![]() |
Patxi Saez Beloki. |
Elefantea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Elefantea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026(e)ko otsailaren 12(a), osteguna
Elefantearen paradigma ikusi
2025(e)ko urriaren 13(a), astelehena
Elefantea ikusi
Hizkuntza Planifikazioak, eraginkorra izateko,
problema nagusia aurkitu behar du. Gurera etorriz, non daukagu jarria
euskararen planifikazioaren iparrorratza? Euskalgintza lanbide dugunok
ez ote gabiltza, han-hemenka, neurri handiagoan edo txikiagoan, geure
barrutian, geure txokoan, buruz gain lan, denak emanda, eta, hala ere,
iritsi ezinik? Zendu berri zaigun Joshua A. Fishman soziolinguista
handiak ere halatsu esanda utzi digu: “Problema txikiez ardura zaitezke,
problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta
bakarrik zorriak ikustea, elefantea ikusi gabe” (1).
2025(e)ko martxoaren 29(a), larunbata
Euskara: makila guztien zahagia (VI)
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
2019(e)ko urriaren 6(a), igandea
Zer izan behar du Euskaltzaindiak datozen urteetan, zein da haren egitekoa?
Etzi beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, gaur, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue, hemen:
Etiketak:
Elefantea,
Enpresa,
Euskaltzaindia,
Euskara batua,
Hausnarrean,
Hemen eta orain,
Hizkuntza Politika,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena
Euskararen misterioa
Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978). Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik.
2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala
Euskaraldiaren indarra
Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta handiago egiten ziren olatu haiek hondartzara heltzen eta lehertzen zirenean, bi aukera baino ez zizkiguten ematen apar bihurtu baino lehen. Edo besoak luze-luze eginda buruz aurrera jauzi egin olatu barrenera, edo geldirik geratu olatuaren indarrak eta aparrak harrapatu zain. Busti ala busti, beste aukerarik ez zegoen.
2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena
Beharra da giltza
Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.
Hitz gakoak: Hizkuntza, beharra, paradigma.
Resumen:
Lo que no es necesario desaparece. Así lo constató Darwin con su teoría de la selección natural. La fuerza vital del euskera es directamente proporcional a la necesidad socio-funcional que tienen sus hablantes de utilizarlo. El artículo propone un nuevo paradigma para la revitalización lingüística: El Paradigma del Carro. A tenor de ese paradigma, la fuerza tractora del carro de la lengua es la necesidad natural que tienen sus hablantes de utilizar esa lengua como instrumento de comunicación. Las lenguas que no generan dicha necesidad natural, como indicó Darwin, se encuentran en vías de extinción.
Palabras clave: Lengua, necesidad, paradigma.
Résumé:
Ce qui n'est pas nécessaire disparaît. C'est ce que constata Darwin avec sa théorie de la sélection naturelle. La force vitale de la langue basque est directement proportionnelle à la nécessité socio-fonctionnelle de son usage ressentie par les locuteurs. Cet article propose un nouveau paradigme pour la revitalisation linguistique: Le Paradigme du Chariot. Selon ce paradigme, la force motrice du chariot de la langue est la nécessité naturelle des locuteurs d'utiliser leur langue comme instrument de communication. Les langues qui ne génèrent pas cette nécessité naturelle, comme le dit Darwin, sont en voie d'extinction.
Mots-clés: Langue, nécessité, paradigme.
Summary:
What it is not necessary disappears. Darwin proved this statement with his theorem of natural selection. The vital force of the Basque language depends on the usage of this in the society. The article suggests a new paradigm for the linguistic revival: The Paradigm of the Cart. According to this paradigm, the force that moves the cart of the language is the natural need of communication. A language without that need, as Darwin predicted, are in the way of extinction.
Key words: Language, need, paradigm.
2017(e)ko irailaren 5(a), asteartea
2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena
Euskarari ateak zabaldu behar zaizkio lan-munduan
![]() |
Elkarrizketa eta argazkia: Ugaitz Agirre. |
2015eko urrian argitaratu zuen Elefantea ikusi artikulua Patxi Saezek (Beasain, 1964), soziolinguistak. Bertan, euskararen eta euskalgintzaren ajeei buruz hitz egiten zuen, argudiatuz itsututa jarraitzen zuela nolabait arazo txikietan, hau da, zorrietan; eta aldiz, arazo nagusiak, elefanteak, ez dituela identifikatu.
Etiketak:
Elefantea,
Enpresa,
Euskaltzaindia,
Hemen eta orain,
hizkuntza-jokabideak,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea
Euskara Irabazteko Bidean
2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala
Euskara gaztelaniaren parean egotea jarri dute hizkuntz politikaren oinarri
'Eta hemendik aurrera zer?' dokumentua osatu du Euskara 21 taldeak. Adostasuna ezinbestekotzat jo dute, berdintasuna eta bizikidetza argudio hartuta: denek bi hizkuntza ofizialak ulertzea gutxienez.
2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena
Hizkuntz eskubideak lanbide heziketan
2014-15 ikasturteko datuen arabera autonomia erkidegoan 34.552 ikasle
egon dira lanbide heziketako zikloetan matrikulatuta, horietariko %
70etik gorako proportzioan gaztelaniaz egin dute. Eta bitxia iruditzen
zaigu derrigorrezko hezkuntzarekiko konparaketa, derrigorrezkoan
alderantzizko proportzioa topatzen baitugu, ikasleen % 70 baino gehiagok
D ereduan ikasten dute. Beraz, Hizkuntz Eskubideen behatokiak agerian
utzi duen moduan, derrigorrezko eskolaldia D ereduan egin duten ikasleek
lanbide heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko aukera murritza da,
oso.
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
2016(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena
24 orduak euskaraz
![]() |
Elixabete Garmendia Lasa. |
Garai hartan Donostiako Herri Irratian ziharduen Joxe Ramon Belokik zuzendu zuen egitasmoa. Lantalde gidaria Donostiako eta Loiolako Herri Irratietako profesionalek osatzen zuten: «Eskarmentu handiko ekipoa dago egitasmoaren atzean: Joxe Mari Iriondo, Joxe Mari Otermin, Joxe Ramon Beloki, Karmelo Otaegi, Txaro Arteaga, Iñaki Zubizarreta, Nikolas Aldai...». Hala aipatzen ditu Iñigo Aranbarrik Argia-k 1999an kaleratutako Gure Mendea, Ehun Urte Euskal Kulturan liburuan. Parte-hartzaileei dagokienez, han egon ziren garaiko euskal intelligentsia-ko izenik sonatuenak.
2016(e)ko martxoaren 24(a), osteguna
Euskararen aldeko aldaketa soziala bideratzeko lantaldea eratu du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak zortzi lagunez osatutako lantalde bat eratu du joan den otsailean antolatu zuen "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiak zabaldutako prozesuari jarraipena emateko. Lantaldeak Euskaltzaindiak abian jarritako prozesuari segida nola eman proposatuko dio Sustapen Batzordeari eta Zuzendaritzari.
![]() |
Patxi Saez Beloki eta Erramun Osa otsaileko jardunaldiaren lehen urratsetan. / YOUTUBE |
2016(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena
«Kostatzen zaigu euskararen aldeko lan sindikala antolatzea»
Euskarak lan arloan aurrera egin behar duela ohartarazten ari dira gero
eta eragile gehiago. Sindikatuak harremanetan ari direla jakinarazi du
Larrañagak. «Uste dut luze gabe ikusiko ditugula hainbat fruitu».
![]() |
Edurne Larrañaga LAB sindikatuko Euskara idazkaria. Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS |
2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
Aldaketa soziala euskararen behar naturaletik
Euskara gizartearen erdigunean jarri nahi badugu, euskararen aldeko aldaketa soziala eragin nahi badugu, euskaldunok euskaraz «natual-natual» eginez, euskararen beharra, behar naturala, sorrarazi behar dugu.
Herritarren gizarte bizitzan euskara komunikaziorako beharrezko bihurtuta lortuko dugu euskara komunikaziorako tresna eraginkor bilakatzea. Euskara erabiltzearen aldeko egoera sozial batean murgilduta dagoenak, nahiz eta erdaraz hobeto moldatu, ahalegina egingo du egoerak sortzen dion behar natural horretara egokitzeko eta gehiengoak duen hizkuntza jokabidera moldatuko da. Moldaketa edo egokitzapen hori ez du egingo nahi duelako, ezta borondatea duelako ere, baizik eta, jokabide sozialaren aurka ez joateagatik, azken batean, sistema horretan euskara erabiltzeko dagoen arau soziala ez urratzeagatik eta gatazka ez sortzeagatik.
Gizakiok ditugun oinarri-oinarrizko beharren artean gure ingurukoen onarpena dago. Sistema sozial batean gehiengoak finkatutako arau soziala ez betetzeak gatazka sor dezake eta sistema sozial horren periferian, baztertuta gelditzeko arriskua dago. Beraz, gure gizakitasunetik etengabeko onarpenaren eta integrazioaren bila gabiltzanez, egokitu egingo gara gizarte-sistemak finkatutako jokabideetara, baita euskaraz egiteko dagoen arau sozialera ere. Adibide baterako Urola-Kostako Hitza egunkarian 2016-03-18an argitaratutako testigantza hauek dituzue:
Herritarren gizarte bizitzan euskara komunikaziorako beharrezko bihurtuta lortuko dugu euskara komunikaziorako tresna eraginkor bilakatzea. Euskara erabiltzearen aldeko egoera sozial batean murgilduta dagoenak, nahiz eta erdaraz hobeto moldatu, ahalegina egingo du egoerak sortzen dion behar natural horretara egokitzeko eta gehiengoak duen hizkuntza jokabidera moldatuko da. Moldaketa edo egokitzapen hori ez du egingo nahi duelako, ezta borondatea duelako ere, baizik eta, jokabide sozialaren aurka ez joateagatik, azken batean, sistema horretan euskara erabiltzeko dagoen arau soziala ez urratzeagatik eta gatazka ez sortzeagatik.
Gizakiok ditugun oinarri-oinarrizko beharren artean gure ingurukoen onarpena dago. Sistema sozial batean gehiengoak finkatutako arau soziala ez betetzeak gatazka sor dezake eta sistema sozial horren periferian, baztertuta gelditzeko arriskua dago. Beraz, gure gizakitasunetik etengabeko onarpenaren eta integrazioaren bila gabiltzanez, egokitu egingo gara gizarte-sistemak finkatutako jokabideetara, baita euskaraz egiteko dagoen arau sozialera ere. Adibide baterako Urola-Kostako Hitza egunkarian 2016-03-18an argitaratutako testigantza hauek dituzue:
![]() | ||
Veronica Medina eta Valeria Silva. Argazkia eta testua: Eneritz Albizu. |
2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena
Patxi Saez: «Euskarak gizartean garrantzia eta zentralitatea irabazteko giltza lan munduan dugu».
Patxi Saez Beloki soziolinguista eta Azpeitiko Udal Euskara Patronatuko zuzendaria da. Euskararen normalizazioaren gainean bere ikuspegia azaltzeko “Elefantea ikusi”
izeneko artikulua argitaratu zuen pasa den udazkenean, eta
hainbat adituren ekarpenak eta iritziak jaso zituen. Otsailaren
12an, Euskaltzaindiaren
Sustapen Batzordeak gonbidatuta, Euskaltzaindiaren Bilboko
egoitza nagusian hitzaldia eman zuen, eta hona ekarri ditugu
Patxi Saezek hitzaldi hartan azaldutako hainbat ideia:
![]() | |
Patxi Saez Beloki. Argazkia: Uztarria |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)