Euskadiko Eskola Kontseiluak irakasleek C2 euskara maila izatea funtsezkoa dela adierazi du. Horrek izua erein du gaztelaniaren nagusitasunean ardaztutako estatus linguistikoaren zaindarien artean.
Hizkuntza Politika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Hizkuntza Politika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna
2026(e)ko maiatzaren 9(a), larunbata
Euskararekin bat? (X)
Argi eta garbi esan dezagun: Errege Koparen ospakizunekin lotuta, Erreala futbol taldeak euskararen erabilerari dagokion kudeaketa guztiz okerra egin du. Argiago ere esan dezakegu: egindako hizkuntza-kudeaketa okerraren zama bere bizkar gainean Aritz Elustondo jokalariak daraman bitartean, Real Sociedad erakundea ezkutatu egiten da jokalariaren atzean Errege Kopako ospakizunetan hizkuntzen kudeaketarekin gertatutako deskalabruaren ardurarik hartu gabe.
2025(e)ko urriaren 12(a), igandea
Elebakartasun funtzionala (VIII)
Hil hurren dago elebakartasun funtzionalik ez duen hizkuntza oro. Hain zuzen ere, inperialismo linguistikoak horixe izaten du jomuga nagusia: ahulezi egoeran dagoen hizkuntzak ez dezala aukerarik txikiena ere izan elebakartasun funtzionalean bizitzeko.
2025(e)ko martxoaren 29(a), larunbata
Euskara: makila guztien zahagia (VI)
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
2019(e)ko urriaren 6(a), igandea
Zer izan behar du Euskaltzaindiak datozen urteetan, zein da haren egitekoa?
Etzi beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, gaur, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue, hemen:
Etiketak:
Elefantea,
Enpresa,
Euskaltzaindia,
Euskara batua,
Hausnarrean,
Hemen eta orain,
Hizkuntza Politika,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala
Perretxikoak ikusi
Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.
2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea
Hizkuntzakeriaren jokoa (II)
Artikulu honekin eta aitzin-gibelekoekin erakunde eta herritar asko kolonizatuta dituen ideologia baten salaketa egin gura dut, hizkuntzakeria izeneko ideologiarena. Ideologia horrek hizkuntza hegemonikoak hizkuntza txikiak baino hobeak direla sinestarazi nahi du. Eta hobeak direlako nagusitu egin behar dutela.
Espainiako eta Frantziako nazionalismoen hizkuntzakeriek euskararen herria erdalduna nahi dute,
gaztelaniaren eta frantsesaren uztarpean gatibu. Eta, hizkuntzakeria horiek, menpekotasun egoera hori
betikotzeko, euskara beren makila guztien zahagi bihurtuta daukate. Eta,
euskara bezalaxe, Espainiako eta Frantziako lurraldeetako gainerako hizkuntzak ere
bai.
2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna
Berezko hiztunak
Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.
2016(e)ko urriaren 29(a), larunbata
XXI. mendeko euskararen paradigma berria
![]() |
| Joseba Alvarez Forcada. |
Duela lau urte, Bulebarreko Herri Harresiaren erdian, egoera politiko berriari nolako erantzuna eman behar genion hausnartzen hasi ginen, bai edukien aldetik, baita formen aldetik ere. Urtebete beranduago I. Libre Topaketak antolatu genituen Bulebarrean bertan eta Lurralde Askea komunitate desobedientea sortzera eramango gintuen prozesuari hasiera eman genion. Eta horretan aritu gara azken bi urteotan.
2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna
2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena
2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala
Euskara gaztelaniaren parean egotea jarri dute hizkuntz politikaren oinarri
'Eta hemendik aurrera zer?' dokumentua osatu du Euskara 21 taldeak. Adostasuna ezinbestekotzat jo dute, berdintasuna eta bizikidetza argudio hartuta: denek bi hizkuntza ofizialak ulertzea gutxienez.
2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena
Hizkuntz eskubideak lanbide heziketan
2014-15 ikasturteko datuen arabera autonomia erkidegoan 34.552 ikasle
egon dira lanbide heziketako zikloetan matrikulatuta, horietariko %
70etik gorako proportzioan gaztelaniaz egin dute. Eta bitxia iruditzen
zaigu derrigorrezko hezkuntzarekiko konparaketa, derrigorrezkoan
alderantzizko proportzioa topatzen baitugu, ikasleen % 70 baino gehiagok
D ereduan ikasten dute. Beraz, Hizkuntz Eskubideen behatokiak agerian
utzi duen moduan, derrigorrezko eskolaldia D ereduan egin duten ikasleek
lanbide heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko aukera murritza da,
oso.
2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea
Euskara, askatasun eta berdintasun auzia: Liberté, égalité
Gizarte elebidun baten auzia,
lehen-lehenik askatasun auzia da. Hizkuntza bat hautatu ahal
izateko, lehen-lehenik hautatzeko askatasuna izan behar da.
Elebakarrek ez dute hautatzeko askatasunik hizkuntza bakarra
dakitelako. Elebidunek elebakarrekin aritu behar dutenean ere ez dute
hizkuntza hautatzeko askatasunik, elebakarrek askatasun hori zapuzten
dietelako. Beraz, bi hizkuntzak dakizkienak bakarrik izango du
hizkuntza bat hautatzeko askatasuna alde batetik, eta, bestetik, ez
die askatasun hori ukatuko askatasun horren jabe diren gainontzeko
herritarrei. Beraz, laburbilduz, jakiteak bakarrik ematen du
askatasuna.
2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea
2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna
Udalek euskara sustatzeko legezko ahalmena dute lehenengo aldiz
2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena
Talibanak
![]() |
| Tamara Velte. |
Bitxia da Kataluniakoa: hizkuntza gutxitu bati irudika diezaiokegun nagusitasun maila handiena izan arren, susmo txarrak pizten ditu hura hizkuntza ofizial bakar gisa proposatzeak.
Independentismoaren sektore nagusiak propio baztertuta eduki du gaia luzaroan, indarrak pilatzeko traba zela argudiatuta. Orain Koine manifestuak eragin du ezinbesteko eztabaida, katalana konstituzio berrian «ardatz integratzailea» izan dadin proposatuta.
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata
Gipuzkoak baditu «bokazioa eta baldintzak» euskararen alorrean desberdin jarduteko
'Zer egin dezakegu desberdin eraginkorrago izateko?' galderari erantzun nahi dion 2015-2019 Plan Estrategikoa aurkeztu du Foru Aldundiak, «hizkuntzen alorrean ere ezberdintasun ahalik eta txikienak» izateko
![]() |
| Markel Olano diputatu nagusia eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria. |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


















