Euskaltzaindia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskaltzaindia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko urriaren 6(a), igandea

Zer izan behar du Euskaltzaindiak datozen urteetan, zein da haren egitekoa?



Etzi beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, gaur, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue, hemen:

2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

Euskararen ezkutuko bilera

http://www.patxisaez.eus/2018/10/euskararen-ezkutuko-bilera.html

Euskararen historian bada bilera bat presaka, isilka eta ezkutuka egindakoa. Bilera horrek berebiziko garrantzia izan zuen euskararen batasuna azkartzeko eta akuilatzeko.

2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

Beharra da giltza

http://www.patxisaez.eus/2017/12/beharra-da-giltza.html
Laburpena:

Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.

Hitz gakoak: Hizkuntza, beharra, paradigma.


Resumen:

Lo que no es necesario desaparece. Así lo constató Darwin con su teoría de la selección natural. La fuerza vital del euskera es directamente proporcional a la necesidad socio-funcional que tienen sus hablantes de utilizarlo. El artículo propone un nuevo paradigma para la revitalización lingüística: El Paradigma del Carro. A tenor de ese paradigma, la fuerza tractora del carro de la lengua es la necesidad natural que tienen sus hablantes de utilizar esa lengua como instrumento de comunicación. Las lenguas que no generan dicha necesidad natural, como indicó Darwin, se encuentran en vías de extinción.

Palabras clave: Lengua, necesidad, paradigma.


Résumé:

Ce qui n'est pas nécessaire disparaît. C'est ce que constata Darwin avec sa théorie de la sélection naturelle. La force vitale de la langue basque est directement proportionnelle à la nécessité socio-fonctionnelle de son usage ressentie par les locuteurs. Cet article propose un nouveau paradigme pour la revitalisation linguistique: Le Paradigme du Chariot. Selon ce paradigme, la force motrice du chariot de la langue est la nécessité naturelle des locuteurs d'utiliser leur langue comme instrument de communication. Les langues qui ne génèrent pas cette nécessité naturelle, comme le dit Darwin, sont en voie d'extinction.

Mots-clés: Langue, nécessité, paradigme.



Summary:

What it is not necessary disappears. Darwin proved this statement with his theorem of natural selection. The vital force of the Basque language depends on the usage of this in the society. The article suggests a new paradigm for the linguistic revival: The Paradigm of the Cart. According to this paradigm, the force that moves the cart of the language is the natural need of communication. A language without that need, as Darwin predicted, are in the way of extinction.

Key words: Language, need, paradigm.


2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Euskarari ateak zabaldu behar zaizkio lan-munduan

Elkarrizketa eta argazkia: Ugaitz Agirre.

2015eko urrian argitaratu zuen Elefantea ikusi artikulua Patxi Saezek (Beasain, 1964), soziolinguistak. Bertan, euskararen eta euskalgintzaren ajeei buruz hitz egiten zuen, argudiatuz itsututa jarraitzen zuela nolabait arazo txikietan, hau da, zorrietan; eta aldiz, arazo nagusiak, elefanteak, ez dituela identifikatu.


2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Berezko hiztunak



Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.

2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Euskararen biribilgunean


2016(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

24 orduak euskaraz

Elixabete Garmendia Lasa.
Izenburu horixe izan zuen 1976ko martxoaren 27an gauzatu zen egun beteko jardunak. Zapatu hartan —gauerditik gauerdira— etenik gabe- euskaraz emititu zuten Loiolako, Donostiako, Iruñeko eta Bilboko Herri Irratiek. Maratoi haren barruan, dozena bat mahai-inguru egin ziren, elkarrizketak, kronikak Euskal Herri osoko hainbat tokitatik, bertsolarien saioak... eta Euskaltzaindiaren bilera eman zen, zuzen-zuzenean.

Garai hartan Donostiako Herri Irratian ziharduen Joxe Ramon Belokik zuzendu zuen egitasmoa. Lantalde gidaria Donostiako eta Loiolako Herri Irratietako profesionalek osatzen zuten: «Eskarmentu handiko ekipoa dago egitasmoaren atzean: Joxe Mari Iriondo, Joxe Mari Otermin, Joxe Ramon Beloki, Karmelo Otaegi, Txaro Arteaga, Iñaki Zubizarreta, Nikolas Aldai...». Hala aipatzen ditu Iñigo Aranbarrik Argia-k 1999an kaleratutako Gure Mendea, Ehun Urte Euskal Kulturan liburuan. Parte-hartzaileei dagokienez, han egon ziren garaiko euskal intelligentsia-ko izenik sonatuenak.

2016(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

Euskararen aldeko aldaketa soziala bideratzeko lantaldea eratu du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak zortzi lagunez osatutako lantalde bat eratu du joan den otsailean antolatu zuen "Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiak zabaldutako prozesuari jarraipena emateko. Lantaldeak Euskaltzaindiak abian jarritako prozesuari segida nola eman proposatuko dio Sustapen Batzordeari eta Zuzendaritzari.


Patxi Saez Beloki eta Erramun Osa otsaileko jardunaldiaren lehen urratsetan. / YOUTUBE

2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

Patxi Saez: «Euskarak gizartean garrantzia eta zentralitatea irabazteko giltza lan munduan dugu».

Patxi Saez Beloki soziolinguista eta Azpeitiko Udal Euskara Patronatuko zuzendaria da. Euskararen normalizazioaren gainean bere ikuspegia azaltzeko “Elefantea ikusi” izeneko artikulua argitaratu zuen pasa den udazkenean, eta hainbat adituren ekarpenak eta iritziak jaso zituen. Otsailaren 12an, Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak gonbidatuta, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza nagusian hitzaldia eman zuen, eta hona ekarri ditugu Patxi Saezek hitzaldi hartan azaldutako hainbat ideia:

Patxi Saez Beloki. Argazkia: Uztarria

2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Euskararen errota


Aitor Esteban Etxebarria
Pozgarria da ikustea hasitako eztabaidak badarraiela martxan eta geroz eta jende gehiagok hartzen duela parte. Deus baino lehen, zorionak Bilboko jardunaldiaren antolatzaile, berbalari eta entzuleoi; ni tamalez, lan kontuak tarteko ezin izan nintzen bertan izan. Hori horrela, Berriak plazaratutako kronika hartu dut abiapuntu eta modu artezean erantzun nahiko nioke artikuluaren amaieran airean lotzen den galderari:

Nola bihurtuko dugu euskara euskaldunez osatutako gizartearen hizkuntza nagusia, lanerako edota beharrerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean?

Arotzaren kantan lez, ur handi eta astunak dira galdera horrek planteatzen dizkigunak, eta askoren artean erantzun beharko genukeelakoan, ni iritzi bat ematen ausartuko naiz eztabaida aberaste aldera. Kantaren istorioari tiraka, esango nuke itsaso zakar eta haize bortitz dabilzkigun honetan, errota baten premian gaudela indar horiek bideratu ditzagun. Errota orok bezala, gureak ardatz biko mekanismoak beharko luke:

Euskara gizarteratzeko funtsezko oinarriak


Joxe Manuel Odriozola gizarte-hizkuntzalariaren arabera, euskararen etorkizuna eraikitzeko funtsezko oinarriak aurkeztu dira “Euskara, beharra da gakoa” proposamenean.


2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Euskarak arnas berria har dezan.

Erramun Osa Ibarloza
Begiak itxi daitezke, errealitateari bizkarra erakutsi... baina geroz eta zabalduago dago, indartsuago ageri da. Batzuentzat geldialdia, besteentzat paradigma berri baten beharrean, urrats kualitatibo sendo baten premian. Oinarrian dagoena, ordea, azken hamarkadetan euskararen biziberritzea gidatu duten ildoek dezaketena eman dutela uste izatea da. Ez dago, beraz, errapetik esne are gehiago ateratzeko modurik baldin XXI. mendean gure hizkuntza indarberritzen segitu gura badugu.

2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

«Aurrera atera nahi badugu, hor egon behar dute euskalgintzako beste taldeek»

Euskara biziberritzeari buruzko jardunaldien ostean, jarraipena nola eman aztertzen ari da Euskaltzaindia. Eragile guztiek parte hartzea nahitaezko jo du Sustapen Batzordeko buruak.

Sagrario Aleman, Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko burua. Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Egundoko ekarpena

Arkaitz Zarraga Azurmendi
Euskaltzaindiaren hautuaz, bozka ere eman dut. Egungo Euskaltzaindiaren ezaugarriak ezagututa zalantzak sartzen zaizkit, baina oro har proposamena egokia, aproposa eta bizi dugun unean “oportunoa” iruditzen zait. Denok dakigu gure herrian administrazioa-herrigintza dagoen dikotomia horrek sokatira baten antza hartzen duela. Ni neu argi kokatzen naiz sokamutur batean bereziki, baina argi daukat gainditu beharreko ezinikusi, gaizkibegiratu eta elkartrabatze asko daudela. Zentzu horretan, eta Sagrariok adierazten duen bezala, historia oparoa du Euskaltzaindiak. Jagon sailak berriro ere protagonismoa hartu behar du. Sagrariok aipatutako guztiez gain, nik EUskararen liburu zuria ere aipatuko nuke. Baina gainera, etxe santu horretan ere aldaketa baten beharra dago. Corpusari hainbeste begiratu barik, estatusari begiratzeko unea du, filologiatik urrundu eta soziolinguistika, hizkuntzaren soziologia, antropologia, hizkuntza politika, pragmatika... gehiago behar da. Berdin ere unibertsitatean, baina hori ere beste baterako utziko dugu.

2016(e)ko otsailaren 21(a), igandea

Elefantea, autoritatea, zorua eta beste

Elefantea.

Alex Vadillo Otxoa.
Oso istorio ezaguna da. Zenbait gizon itsuk elefante baten gorputza ukitu behar zuten, nolakoa den jakiteko. Bakoitzak atal bat ukitu du, eta ezin dira ados jarri: tronpa ukitu duenak suge luze baten antza duela dio; hanka ukitu duenak zuhaitz-enbor baten modukoa dela uste du; belarria ukitu duenak abaniko baten itxura hartu dio… Inork ezin du elefante osoa irudikatu.

Iruditzen zait puntu horretan gaudela. Aurrean elefante bat dugula adostu dugu. Elefante nolakoa den adostea falta da. Bada horretarako lana.