Patxi Saez Beloki eta Erramun Osa otsaileko jardunaldiaren lehen urratsetan. / YOUTUBE |
Euskara biziberritzeari buruzko gogoetari jarraipena emateko aldirako lantaldea sortu du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak euskarari buruz hasitako
gogoeta prozesua aurrera doa. Joan den otsailaren 12an "Euskara
biziberritzen jarraitzeko erronkak" izenburupean Akademiak egin zuen
jardunaldiak zabaldutako bideak, hurrengo hilabeteotan edukiko du
jarraipena. Izan ere, Euskaltzaindiak zortzi kidez osatutako aldirako
lantalde bat eratu du, eta horrek hartuko du lekukoa.
Jardunaldia egin zen egun berean, bai
Andres Urrutia euskaltzainburuak baita Sagrario Aleman Jagon sailburuak
ere argi adierazi zuten: “Honek segida izango du. Gaurkoa hasiera
besterik ez da”.
Jardunaldiaren ostean, Euskaltzaindiko
Sustapen batzordeak bilera egin eta emaitza aztertu zuen. Hortik sortu
zen proposamena: aldirako lantalde bat eratzea. Akademiako Zuzendaritzak
onartu du.
- Sagrario Aleman, Sustapen batzordeko burua. Euskaltzain osoa da eta Euskaltzaindiko diruzaina. Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria.
- Erramun Osa, Sustapen batzordeko idazkaria. Euskaltzain urgazlea da eta Euskaltzaindiko idazkariordea. Soziolinguistikaz eta euskararen irakaskuntzan aditua.
- Jon Aizpurua, Sustapen batzordeko kidea. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna.
- Gotzon Lobera, Sustapen batzordeko kidea. Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa egiten ari den lantaldeko koordinatzailea. Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari ohia.
- Ibon Usarralde, Sustapen batzordeko kidea. Soziolinguistika Klusterreko kidea.
- Xabier Erize, Sustapen batzordeko aholkularia. Euskal Filologian Doktorea Enpresen Zuzendaritza Nagusian Unibertsitateko aditua.
- Iñaki Martinez de Luna, euskaltzain urgazlea. Soziologian Doktorea. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna. Bat Soziolinguistika aldizkariko zuzendaria.
- Patxi Saez Beloki, soziolinguista.
- Estreinakoz, Euskaltzaindiaren webgunean argitaratua, 2016-02-23an.
Euskaltzaindiak osatu du lantaldea euskararen biziberritzea aztertzeko
Akademiak zortzi kidez osatutako aldirako talde bat eratzeko proposamena onartu du
Euskaltzaindiak otsailean hasi zuen euskarari buruzko gogoeta prozesua aurrera doa. Duela ia bi hilabete 'Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak' izenburupean egin zuen jardunaldiak zabaldutako bideak hurrengo hilabeteotan edukiko du jarraipena, Akademiak zortzi kidez osatutako aldirako lantalde bat eratu baitu, eta horrek hartuko du lekukoa.
Lehengo urtean, Patxi Saez Beloki soziolinguista eta Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariak argi ikusi zuen non zegoen euskarak biziberritzeko bidean aurkitzen zuen oztopoa. «Euskal Herriko gizarteak belaunaldi berriak euskalduntzen erabilitako diru guztiak eta egindako ahalegin guztiak zapuztu egiten ditu lan munduak. Horixe dugu, gaur-gaurkoz, euskararen berreskurapenean askok ikusten ez duten eta begi bistan dagoen elefantea. Horixe da, gaur-gaurkoz, euskarak duen problema nagusia». Egoera horrek kezkatuta, eta kezka beste askok partekatzen zutela ikusita, Euskaltzaindiari eskatu zion, iazko Euskararen Nazioarteko Egunean, har zezala euskararen biziberritzearen gogoetaren lidergoa.
Hala, eskaera onartu eta 'Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak' jardunaldia antolatzeko ardura hartu zuen bere gain Euskaltzaindiak, gaia ikuspegi desberdinetatik heldu zuelarik.
«Honek segida izango du»
Atzo Akademiak gogorarazi zuenez, otsaileko jardunaldia egin zen egun berean, bai Andres Urrutia euskaltzainburuak baita Sagrario Aleman Jagon sailburuak ere adierazi zuten: «Honek segida izango du. Gaurkoa hasiera besterik ez da».
Eta hala izan da. Saio haren ostean, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak bilera egin eta emaitza aztertu zuen, eta hortik sortu zen aldirako lantalde bat eratzeko proposamena. Bada, Akademiako Zuzendaritzak onartu egin du. Orain, euskararen biziberritzeari buruz hausnartzen jarraituko du zortzi kide izango dituen lantaldeak: Sagrario Aleman, Erramun Osa, Jon Aizpurua, Gotzon Lobera, Ibon Usarralde, Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna eta Patxi Saez Beloki.
- Estreinakoz, Diario Vasco egunkarian argitaratua 2016-03-24an.
Euskaltzaindiak talde bat osatu du euskararen biziberritzea lantzeko
Otsailean jardunaldi batzuk egin zituen Euskaltzaindiak euskararen indarberritzeari buruz, Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak
goiburupean. Euskararen egoerari buruzko gogoeta egiten segitzeko asmoa
agertu zuen akademiak, eta lantalde bat osatu du orain. Euskararen
arloko zortzi lagun sartu dituzte taldean —zazpi gizon eta emakume
bakarra: Sagrario Aleman, Sustapen Batzordeko burua—. «Aldirako lantalde
bat» izango da abian jarri dutena.
Patxi Saez soziolinguistak
egindako proposamen baten bidetik hartu du gogoetarako ildoa
Euskaltzaindiak. Jardunaldiak antolatzea izan zen lehen pausoa, eta
«lekukoa» lantalde horrek hartuko du. Saez bera tartean dago. Gainerako
kide gehienak Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko partaideak edo
aholkulariak dira.
Tartean daude Eusko Jaurlaritzan ardura
postuak izan dituzten kide batzuk: Erramun Osa eta Gotzon Lobera,
adibidez. Jon Aizpurua ere lantaldean dago —Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzako Plangintza zuzendaria da—. Iñaki Martinez de Luna eta
Xabier Erize ere lantaldean daude —oraindik orain, Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak azterketa egin dute elkarrekin—. Ibon Usarralde Soziolinguistika Klusterreko kidea ere ageri da lantaldeko listan. Hain zuzen, Berrikasi eta berrikusi dokumentuaren sinatzaileetakoak dira Martinez de Luna, Erize eta Usarralde.
Estreinakoz Berria egunkarian argitaratua 2016-03-24an.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina