Herri-administrazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Herri-administrazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

Hizkuntzakeriaren jokoa (II)

http://www.patxisaez.eus/2017/06/hizkuntzakeriaren-jokoa-ii.html
Artikulu honekin eta  aitzin-gibelekoekin erakunde eta herritar asko kolonizatuta dituen ideologia baten salaketa egin gura dut, hizkuntzakeria izeneko ideologiarena. Ideologia horrek hizkuntza hegemonikoak hizkuntza txikiak baino hobeak direla sinestarazi nahi du. Eta hobeak direlako nagusitu egin behar dutela.

Espainiako eta Frantziako nazionalismoen hizkuntzakeriek euskararen herria erdalduna nahi dute, gaztelaniaren eta frantsesaren uztarpean gatibu. Eta, hizkuntzakeria horiek, menpekotasun egoera hori betikotzeko, euskara beren makila guztien zahagi bihurtuta daukate. Eta, euskara bezalaxe, Espainiako eta Frantziako lurraldeetako gainerako hizkuntzak ere bai. 

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Euskara, askatasun eta berdintasun auzia: Liberté, égalité

Gizarte elebidun baten auzia, lehen-lehenik askatasun auzia da. Hizkuntza bat hautatu ahal izateko, lehen-lehenik hautatzeko askatasuna izan behar da. Elebakarrek ez dute hautatzeko askatasunik hizkuntza bakarra dakitelako. Elebidunek elebakarrekin aritu behar dutenean ere ez dute hizkuntza hautatzeko askatasunik, elebakarrek askatasun hori zapuzten dietelako. Beraz, bi hizkuntzak dakizkienak bakarrik izango du hizkuntza bat hautatzeko askatasuna alde batetik, eta, bestetik, ez die askatasun hori ukatuko askatasun horren jabe diren gainontzeko herritarrei. Beraz, laburbilduz, jakiteak bakarrik ematen du askatasuna.

2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

2016(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

Zein puntutaraino?

Eneko Gorri.
Azken hilabeteetan, bizpahirutan irakurri ahal izan dut Eneko Bidegainen eskutik idatzitako iritzi artikuluetan, biziki zuzena iruditzen zaidan metafora bat. Hain egokia, non idazki administratibo batzuetan berriz erabili dudala aitortu behar dudan publikoki. Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan obratzen den hizkuntza politika publikoa aipatzerakoan, «artatze paliatibo» aipamena erabiltzen du, eta horren inguruko gogoeta bat eraman nahi nuke.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

Lehia burujabetzaren aldeko borroken artean?

Irudipena dut euskalgintza apur bat astindu duela independentziaren inguruko diskurtso berriak. Niretzat haize freskoa izan dena kezkagarria zaio zenbaiti, irrigarria besteri. Euskara alboratuko ote den, lurraldetasuna baztertu, historia gutxietsi… Normala da, modu probokatzailean egin baita diskurtso berri hau, eztabaida pizteko asmoz. Helburua lortua.

Unai Oñederra Egaña.

2016(e)ko martxoaren 13(a), igandea

«Euskalgintzarekin esfortzu bat egin behar dugu bidea adosteko»

Bidegurutzearen ideiari heldu dio Olanok: «Normalizazioaren estrategiak mugak azaldu ditu, eta gainditu beharrak dauzkagu». EAJri begira ere jarri da: «Besteek ere egin behar dute esfortzua, baina guk ere bai».

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

Paradigma berriaren osagai funtsezko batzuk

Mikel Irizar Intxausti

Kaixo Patxi!

Irakurri diat hire artikulu mardula eta, nabardurak gorabehera, bere horretan osorik egiten diat nire. Zorionak horrenbeste hari mutur hain ondo harilkatzeagatik!

Beste kontu bat duk ea hire artikuluan egiten dituan azpimarrak eta proposatzen dituan metaforak paradigma berri bat osatzera iristen diren, nik esango nikek oraindik ezetz. Berez paradigma hitzak adiera ezberdinak ditik, eta lehenik horretan jarri beharko gintzakek ados. Ni ez nauk teorikoa, baina praxi oso interesgarria bizitzen ari nauk azken boladan. Eta hortik ikusten diat euskararen inguruan eraikitzen ari den paradigma berriaren osagai funtsezko batzuk ondokoak direla:

2016(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

“Eta hemendik aurrera zer?” HPSren dokumentuari egindako iruzkinak

Bittor Zarrabeitia Gernika-Lumoko Udaleko euskara teknikari eta adiskideak hausnarketa bat igorri dit, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ondorengo urteetara begira prestatu duen "Eta hemendik aurrera zer?" txostenari buruzkoa. Hausnarketa irakurri nahi baduzue, hemen daukazue: