Hil hurren dago elebakartasun funtzionalik ez duen hizkuntza oro. Hain zuzen ere, inperialismo linguistikoak horixe izaten du jomuga nagusia: ahulezi egoeran dagoen hizkuntzak ez dezala aukerarik txikiena ere izan elebakartasun funtzionalean bizitzeko.
Lan-mundua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lan-mundua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2025(e)ko urriaren 12(a), igandea
Elebakartasun funtzionala (VIII)
Hil hurren dago elebakartasun funtzionalik ez duen hizkuntza oro. Hain zuzen ere, inperialismo linguistikoak horixe izaten du jomuga nagusia: ahulezi egoeran dagoen hizkuntzak ez dezala aukerarik txikiena ere izan elebakartasun funtzionalean bizitzeko.
2025(e)ko martxoaren 29(a), larunbata
Euskara: makila guztien zahagia (VI)
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
2019(e)ko urriaren 6(a), igandea
Zer izan behar du Euskaltzaindiak datozen urteetan, zein da haren egitekoa?
Etzi beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, gaur, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue, hemen:
Etiketak:
Elefantea,
Enpresa,
Euskaltzaindia,
Euskara batua,
Hausnarrean,
Hemen eta orain,
Hizkuntza Politika,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena
Euskararen misterioa
Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978). Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik.
2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala
Euskaraldiaren indarra
Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta handiago egiten ziren olatu haiek hondartzara heltzen eta lehertzen zirenean, bi aukera baino ez zizkiguten ematen apar bihurtu baino lehen. Edo besoak luze-luze eginda buruz aurrera jauzi egin olatu barrenera, edo geldirik geratu olatuaren indarrak eta aparrak harrapatu zain. Busti ala busti, beste aukerarik ez zegoen.
2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena
Beharra da giltza
Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.
Hitz gakoak: Hizkuntza, beharra, paradigma.
Resumen:
Lo que no es necesario desaparece. Así lo constató Darwin con su teoría de la selección natural. La fuerza vital del euskera es directamente proporcional a la necesidad socio-funcional que tienen sus hablantes de utilizarlo. El artículo propone un nuevo paradigma para la revitalización lingüística: El Paradigma del Carro. A tenor de ese paradigma, la fuerza tractora del carro de la lengua es la necesidad natural que tienen sus hablantes de utilizar esa lengua como instrumento de comunicación. Las lenguas que no generan dicha necesidad natural, como indicó Darwin, se encuentran en vías de extinción.
Palabras clave: Lengua, necesidad, paradigma.
Résumé:
Ce qui n'est pas nécessaire disparaît. C'est ce que constata Darwin avec sa théorie de la sélection naturelle. La force vitale de la langue basque est directement proportionnelle à la nécessité socio-fonctionnelle de son usage ressentie par les locuteurs. Cet article propose un nouveau paradigme pour la revitalisation linguistique: Le Paradigme du Chariot. Selon ce paradigme, la force motrice du chariot de la langue est la nécessité naturelle des locuteurs d'utiliser leur langue comme instrument de communication. Les langues qui ne génèrent pas cette nécessité naturelle, comme le dit Darwin, sont en voie d'extinction.
Mots-clés: Langue, nécessité, paradigme.
Summary:
What it is not necessary disappears. Darwin proved this statement with his theorem of natural selection. The vital force of the Basque language depends on the usage of this in the society. The article suggests a new paradigm for the linguistic revival: The Paradigm of the Cart. According to this paradigm, the force that moves the cart of the language is the natural need of communication. A language without that need, as Darwin predicted, are in the way of extinction.
Key words: Language, need, paradigm.
2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala
Ardatzean jartzeko garaia
Euskararen Herria kudeatzen duten hiru herri-erakundeek —Euskal Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak— non jarri behar dute hizkuntza politikaren ardatza?
Etiketak:
Belaunez belauneko iraupena,
Berezko hiztunak,
Elebitasun ziklikoa,
Hausnarrean,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2017(e)ko irailaren 5(a), asteartea
2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea
Duela hogeita bost urte euskara plana abiatzetik, erabat euskaraz lan egitera
Antzuolako Elay enpresan erabaki garrantzitsua hartu zuten orain
hogeita bost urte, langileen asanbladak majo babestuta: euskaraz lan
egingo dugu. Bidea ez da samurra izan, baina asmatu dute pausoak egoki
ematen eta badira hiru urte eta erdi euskara planik ez dutela. Ez dute
behar, erabat euskaraz lan egiten dutelako.
2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena
Euskarari ateak zabaldu behar zaizkio lan-munduan
![]() |
| Elkarrizketa eta argazkia: Ugaitz Agirre. |
2015eko urrian argitaratu zuen Elefantea ikusi artikulua Patxi Saezek (Beasain, 1964), soziolinguistak. Bertan, euskararen eta euskalgintzaren ajeei buruz hitz egiten zuen, argudiatuz itsututa jarraitzen zuela nolabait arazo txikietan, hau da, zorrietan; eta aldiz, arazo nagusiak, elefanteak, ez dituela identifikatu.
Etiketak:
Elefantea,
Enpresa,
Euskaltzaindia,
Hemen eta orain,
hizkuntza-jokabideak,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea
Euskara Irabazteko Bidean
2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna
2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala
Euskara gaztelaniaren parean egotea jarri dute hizkuntz politikaren oinarri
'Eta hemendik aurrera zer?' dokumentua osatu du Euskara 21 taldeak. Adostasuna ezinbestekotzat jo dute, berdintasuna eta bizikidetza argudio hartuta: denek bi hizkuntza ofizialak ulertzea gutxienez.
2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena
Hizkuntz eskubideak lanbide heziketan
2014-15 ikasturteko datuen arabera autonomia erkidegoan 34.552 ikasle
egon dira lanbide heziketako zikloetan matrikulatuta, horietariko %
70etik gorako proportzioan gaztelaniaz egin dute. Eta bitxia iruditzen
zaigu derrigorrezko hezkuntzarekiko konparaketa, derrigorrezkoan
alderantzizko proportzioa topatzen baitugu, ikasleen % 70 baino gehiagok
D ereduan ikasten dute. Beraz, Hizkuntz Eskubideen behatokiak agerian
utzi duen moduan, derrigorrezko eskolaldia D ereduan egin duten ikasleek
lanbide heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko aukera murritza da,
oso.
2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
2016(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena
«Kostatzen zaigu euskararen aldeko lan sindikala antolatzea»
Euskarak lan arloan aurrera egin behar duela ohartarazten ari dira gero
eta eragile gehiago. Sindikatuak harremanetan ari direla jakinarazi du
Larrañagak. «Uste dut luze gabe ikusiko ditugula hainbat fruitu».
![]() |
| Edurne Larrañaga LAB sindikatuko Euskara idazkaria. Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
















