hizkuntza-jokabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hizkuntza-jokabideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala
Perretxikoak ikusi
Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.
2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena
Aittu euskaraz
«Aittu euskaraz» da Beasaingo Euskaraldiko batzordea osatzen dugun kide guztiok eman nahi dizuegun mezua.
Aittu etxekoekin, aittu etxekoena: Aittu euskaraz! Aittu lagunekin, aittu lagunena: Aittu euskaraz! Aittu irakasleekin eta aittu irakasleena, aittu ikaskideekin eta aittu ikaskideena, aittu eskolako lagunekin eta aittu eskolako lagunena: Aittu euskaraz! Aittu lanean, aittu lankideena eta aittu lankideekin: Aittu euskaraz!
Aittu mingainarekin eta aittu belarriarekin: Aittu euskaraz! Aittu ahobizi, aittu belarriprest: aittu euskaraz! Belarriprest, aittu, ahobizi, aittu: Aittu euskaraz! Aittu aho-belarrietatik: Aittu euskaraz!
Baina, batez ere, aittu gaitezen geure buruarekin eta aittu diezaiogun geure buruari. Aittu geure kolkorako eta aittu gure barne mintzoari: Aittu euskaraz! Aittu honekin, aittu horrekin, aittu harekin, aittu guztiekin: aittu euskaraz! Aittu hauena, aittu horiena, aittu haiena, aittu guztiena: Aittu euskaraz!
Eta ez, ez! ez erantzi txapa! Eraman txapa jantzita. Bihar ere, etzi ere, etzidamu ere, 15.ean eta 16.ean, 20.enean eta 80.ean ere, eraman txapa jantzita eta erabili txaparen indarra: Aittu euskaraz!
Beraz hauxe duzue gure mezua: jarraitu txapa jantzita, eta txaparen indarrarekin aittu euskaraz!
____________
Mezu hau Beasaingo plaza azpia bete jende 2018ko abenduaren hirugarrenean irakurri nuen, Euskararen Egunean, lehendabiziko Euskaraldiaren azken egunean, hamaikagarren egunaren ilunabarrean.
- Artikulu honen PDF fitxategia eskuratu nahi baduzu, sakatu HEMEN.
2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala
Euskaraldiaren indarra
Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta handiago egiten ziren olatu haiek hondartzara heltzen eta lehertzen zirenean, bi aukera baino ez zizkiguten ematen apar bihurtu baino lehen. Edo besoak luze-luze eginda buruz aurrera jauzi egin olatu barrenera, edo geldirik geratu olatuaren indarrak eta aparrak harrapatu zain. Busti ala busti, beste aukerarik ez zegoen.
2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala
Hizkuntzakeriaren piztijendea (V)
Haserretu egin dira Madrilen. Berde koloreko bihurtzerainoko haserreak hartu ditu Espainiako hiriburuko egunkari eta politikariak. Amorru bizian jarritako Hulk piztia erraldoi beldurgarriak egindako marru eta orroen parekoak zabaldu dituzte Madrildik munduko lau haizetara.
2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena
Beharra da giltza
Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.
Hitz gakoak: Hizkuntza, beharra, paradigma.
Resumen:
Lo que no es necesario desaparece. Así lo constató Darwin con su teoría de la selección natural. La fuerza vital del euskera es directamente proporcional a la necesidad socio-funcional que tienen sus hablantes de utilizarlo. El artículo propone un nuevo paradigma para la revitalización lingüística: El Paradigma del Carro. A tenor de ese paradigma, la fuerza tractora del carro de la lengua es la necesidad natural que tienen sus hablantes de utilizar esa lengua como instrumento de comunicación. Las lenguas que no generan dicha necesidad natural, como indicó Darwin, se encuentran en vías de extinción.
Palabras clave: Lengua, necesidad, paradigma.
Résumé:
Ce qui n'est pas nécessaire disparaît. C'est ce que constata Darwin avec sa théorie de la sélection naturelle. La force vitale de la langue basque est directement proportionnelle à la nécessité socio-fonctionnelle de son usage ressentie par les locuteurs. Cet article propose un nouveau paradigme pour la revitalisation linguistique: Le Paradigme du Chariot. Selon ce paradigme, la force motrice du chariot de la langue est la nécessité naturelle des locuteurs d'utiliser leur langue comme instrument de communication. Les langues qui ne génèrent pas cette nécessité naturelle, comme le dit Darwin, sont en voie d'extinction.
Mots-clés: Langue, nécessité, paradigme.
Summary:
What it is not necessary disappears. Darwin proved this statement with his theorem of natural selection. The vital force of the Basque language depends on the usage of this in the society. The article suggests a new paradigm for the linguistic revival: The Paradigm of the Cart. According to this paradigm, the force that moves the cart of the language is the natural need of communication. A language without that need, as Darwin predicted, are in the way of extinction.
Key words: Language, need, paradigm.
2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena
Euskarari ateak zabaldu behar zaizkio lan-munduan
![]() |
Elkarrizketa eta argazkia: Ugaitz Agirre. |
2015eko urrian argitaratu zuen Elefantea ikusi artikulua Patxi Saezek (Beasain, 1964), soziolinguistak. Bertan, euskararen eta euskalgintzaren ajeei buruz hitz egiten zuen, argudiatuz itsututa jarraitzen zuela nolabait arazo txikietan, hau da, zorrietan; eta aldiz, arazo nagusiak, elefanteak, ez dituela identifikatu.
Etiketak:
Elefantea,
Enpresa,
Euskaltzaindia,
Hemen eta orain,
hizkuntza-jokabideak,
Lan-mundua,
Soziolinguistika
2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna
Berezko hiztunak
Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.
2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata
Euskararen zubigileak
![]() |
Argazkia: ANDONI CANELLADA / ARP. |
Berriki EGA azterketa (C1) egitera joandako ikasleen artean fortunatu naiz. Azterlekuaren atarian EGA azterketa egin zain zeudela, gehientsuenak, nire ingurumarian nituenak bai behintzat, elkarren artean gaztelaniaz ari ziren jo eta su. Azterketa egitera zetorren gazte batek ere horrela galdetu zion nire alboan zegoen mutil bati: «¿Es aquí donde se hace el examen de euskera?» eta egindako galderari erantzuteko, zalantza izan zuen mutilak erdaraz edo euskaraz ihardetsi, baina, azkenean, euskaraz erantzun zion, baietz, han zela.
2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena
Hizkuntzak egiten gaitu
Kataluniako Carme Junyent hizkuntzalariak Berria egunkarian esandakoak ni ere hausnarrean jarri nau: “Duela urte batzuk gertatu zen. Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. «Bai, noski!», erantzun zigun. «Katalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza»”.
2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna
2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea
'Euskaldun berriaren' etiketak
Euskara etxean jaso ez duten euskaldunak gero eta gehiago dira. 34 urte
baino gutxiagoko euskal hiztunen artean, erdiak baino gehiago. Haien
pertzepzioak aztertu dituzte, eta desberdintasunak agertu dira adinaren
eta gaitasunaren arabera. 'Euskaldun berri' kontzeptuaren erabileran ere
bai.
![]() |
Testua: GARIKOITZ GOIKOETXEA. Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS |
2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
Aldaketa soziala euskararen behar naturaletik
Euskara gizartearen erdigunean jarri nahi badugu, euskararen aldeko aldaketa soziala eragin nahi badugu, euskaldunok euskaraz «natual-natual» eginez, euskararen beharra, behar naturala, sorrarazi behar dugu.
Herritarren gizarte bizitzan euskara komunikaziorako beharrezko bihurtuta lortuko dugu euskara komunikaziorako tresna eraginkor bilakatzea. Euskara erabiltzearen aldeko egoera sozial batean murgilduta dagoenak, nahiz eta erdaraz hobeto moldatu, ahalegina egingo du egoerak sortzen dion behar natural horretara egokitzeko eta gehiengoak duen hizkuntza jokabidera moldatuko da. Moldaketa edo egokitzapen hori ez du egingo nahi duelako, ezta borondatea duelako ere, baizik eta, jokabide sozialaren aurka ez joateagatik, azken batean, sistema horretan euskara erabiltzeko dagoen arau soziala ez urratzeagatik eta gatazka ez sortzeagatik.
Gizakiok ditugun oinarri-oinarrizko beharren artean gure ingurukoen onarpena dago. Sistema sozial batean gehiengoak finkatutako arau soziala ez betetzeak gatazka sor dezake eta sistema sozial horren periferian, baztertuta gelditzeko arriskua dago. Beraz, gure gizakitasunetik etengabeko onarpenaren eta integrazioaren bila gabiltzanez, egokitu egingo gara gizarte-sistemak finkatutako jokabideetara, baita euskaraz egiteko dagoen arau sozialera ere. Adibide baterako Urola-Kostako Hitza egunkarian 2016-03-18an argitaratutako testigantza hauek dituzue:
Herritarren gizarte bizitzan euskara komunikaziorako beharrezko bihurtuta lortuko dugu euskara komunikaziorako tresna eraginkor bilakatzea. Euskara erabiltzearen aldeko egoera sozial batean murgilduta dagoenak, nahiz eta erdaraz hobeto moldatu, ahalegina egingo du egoerak sortzen dion behar natural horretara egokitzeko eta gehiengoak duen hizkuntza jokabidera moldatuko da. Moldaketa edo egokitzapen hori ez du egingo nahi duelako, ezta borondatea duelako ere, baizik eta, jokabide sozialaren aurka ez joateagatik, azken batean, sistema horretan euskara erabiltzeko dagoen arau soziala ez urratzeagatik eta gatazka ez sortzeagatik.
Gizakiok ditugun oinarri-oinarrizko beharren artean gure ingurukoen onarpena dago. Sistema sozial batean gehiengoak finkatutako arau soziala ez betetzeak gatazka sor dezake eta sistema sozial horren periferian, baztertuta gelditzeko arriskua dago. Beraz, gure gizakitasunetik etengabeko onarpenaren eta integrazioaren bila gabiltzanez, egokitu egingo gara gizarte-sistemak finkatutako jokabideetara, baita euskaraz egiteko dagoen arau sozialera ere. Adibide baterako Urola-Kostako Hitza egunkarian 2016-03-18an argitaratutako testigantza hauek dituzue:
![]() | ||
Veronica Medina eta Valeria Silva. Argazkia eta testua: Eneritz Albizu. |
2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata
Erdaraz, 'de paso'
![]() |
Jose Mari Pastor Gonzalez |
Exotismo kontrolatua
![]() |
Nerea Ibarzabal Salegi |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)