Hauteskundeak pasa dira EAEn. Kanpainan euskara hizpide izan dugu zenbaitzuek hedatutako bideo eta adierazpen bidegabeei esker. Horrelakoetan gertatu ohi den bezala, aurrera egiteko eta gure komunitatearen ongizatean eragiteko proposamenak eta diskurtsoak gizarteratu beharrean, ustez gaindituta zeuden marko diskurtsiboak eta ika-mikak berpiztu dituzte. Oraindik ez dira jabetu hiztun komunitatearen ongizatea handiagoa izango dela euskaraz bizi bada.
Legealdi oso bat izango dugu aurrera joateko. Jar gaitezen, bada, epe ertain-luzera begira. Alor sozioekonomikora mugatuko naiz, lan mundura. Euskara eremu sozioekonomikoan txertatzearen garrantziaz eta estrategikotasunaz maiz hitz egin izan dugu foro desberdinetan, eta seguru nago EAEko hurrengo gobernuarentzat ere lehentasunezko esparrua izango dela.
Kanpainan  zehar  hizkuntza  
politika  garatzeko  hainbat  proposamen  plazaratu  dira,  urte  
hauetan  guztietan  gizarte  erakundeen  eta  instituzioen  lanari  
esker  lortutakoa  finkatzeko,  aurrerantzean  urrats  sendoagoak  
egiteko  eta  euskararen  ezagutza  eta  erabilera  alor  
sozioekonomikoaren  espazio  guztietara  hedatzeko,  epe  zehatz  
batean.  Epeez  ere  hitz  egin  izan  baita  kanpainan  zehar, euskararen  normalizazio  prozesua  hasiera  eta  amaiera  izan  behar  dituen  prozesua  baita.
 Bestela,  gure  seme-alabak  oraingo  egoera  berean  egongo  dira  
ikasketak  bukatu  eta  lan  mundura  jauzi  egiten  dutenean.  Has  
gaitezen,  bada,  etorkizuna  irudikatzen.  Has  gaitezen  marko  
horretara  iristeko  erronkak,  ibilbidea  eta  epeak  ezartzen. Pertsonak  helburu.  Euskaraz  bizi  eta  euskaraz  lan  egin  nahi  duten  pertsonak helburu.
Adibidez,
  egin  dezagun  lan  datozen  urteotan  alor  sozioekonomikoan  ere  
baldintza  sozial,  politiko,  juridiko  eta  ekonomiko  egokiagoak  
izateko.  Aritu  gaitezen  elkarlanean,  elkarri  aitortuz  esparru  
honetan  bakoitzak  duen  garrantzia. Partekatu  dezagun  ikuspegi  estrategikoa. Askotan
  esan  izan  dugu  prozesu  honek  konpartitua  izan  behar  duela  
eta,  kasu  horretan,  eremu  sozioekonomikoko  eragile  guztiek  bere  
ekarpena  egin  behar  dute.  Egin  dezagun  itun  bat. 
Administrazioarekin  batera,  enpresek,  sindikatuek,  kontsumitzaileek 
 eta,  nola  ez,  esparru  honetan  aritzen  garen  erakundeok.  
Nabarmendu  nahiko  nuke  lan  munduan  euskararen  erabilera  
areagotzeko  lan  egiten  duten  aholkularitzek  eta  Bai  Euskarari  
Ziurtagiriaren  Elkartea  bezalako  entitate  batek  urte  hauetan  
guztietan  urratu  duten  bidea,  abiatu  dituzten  proiektuak  eta  
sortu  dituzten  tresnak,  ahalegin  eta  inbertsio  handia  eginez,  
askotan,  administrazioen  laguntzarik  eta  babesik  gabe.
Horra
  hor  beste  erronka  bat  datozen  urteotarako:  alor  honetan  
aritzen  diren  euskalgintzako  erakundeekiko  elkarlana  eta  
proiektuekiko  osagarritasuna  bideratzea,  bikoizketak  ekidinez,  
eraginkortasuna  areagotzeari  begira. Sektorea  egituratuz  eta  indartuz  gero,  emaitzak  hobeak  izango  baitira.
Aipatutakoekin  lotuta  dagoen  beste  erronka  bat:  EAEz  ari  bagara  ere,  Euskal  Herri  osoan  alor  honetaz ikuspegi  partekatuarekin arituko  den  gune  bat  behar  da,  lurralde  mailako  estrategia  lantzeko.
Euskara
  beharrezko  egitea.  Horra  hor  beste  erronka  bat  aurrera  begira.
  Gaur  egun  euskarak  alor  sozioekonomikoan  duen  balioa  nahiko  
mugatua  da,  baina  posiblea  da  euskararen  balioa  handitzea.  Hori,
  noski,  ez  da  erakunde  edo  enpresa  bakar  batek  beste  inoren  
laguntzarik  gabe  egin  dezakeen  lana. Ereduak  erakutsi  behar  dira,  enpresa  traktoreen  adibideak.  Biderik  eraginkorrena  praktika  bera  da.
Praktikarekin
  eta  eredugarritasunarekin  zerikusia  duen  beste  erronka  bat,  oso
  epe  motzean  bete  litekeena:  Administrazioaren  kontratazio  eta  
esleipen  mota  guztietan  hizkuntza  irizpideak  ezartzea  eta  
aplikatzea.  Hainbat  instituziotan  gertatzen  ari  den  bezala,  
euskarari  bere  balioa  aitortzea  sail  guztietako  hitzarmenetan  
(baldintza  batzuk  ezarriz,  Bikain  agiria  zein  Bai  Euskarari  
Ziurtagiria  balioetsiz).  Jakin  nahiko  nuke  administrazioek  zenbat 
 plegu  argitaratzen  dituzten  eta  horietatik  zenbatetan  baloratzen 
 duten  hizkuntzaren  irizpidea. Beharrezko  egin  behar  da  euskara.  Balioa  eman  behar  zaio.
Kontsumitzailea
  eta  erabiltzailea  naizen  aldetik,  nire  hizkuntza  eskubideak  
bermatzea  eta  legedia  betearaztea.  Lanbide  Heziketa,  
unibertsitatea  eta  lan  munduaren  arteko  lotura  areagotzea… Erronka
 handiak  ditugu  epe  ertain  eta  luzera  begira.  Egiteko  modu  
berriak  behar  dira,  epe  zehatzetan  emaitza  hobeak  lortuko  
baditugu.
(ROBER GUTIÉRREZ Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria da)
- Estreinakoz Gureaz Blai irratsaioan uhineratua, 2016-10-03an.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina