2026(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

Elefantearen paradigma ikusi



Patxi Saez Beloki.
Eskertu egin nahi diot Andres Urrutia euskaltzainburuari joan den 2015eko irailaren 10ean ate joka etorri nintzaionean, Euskaltzaindiaren ateak parez pare zabaldu izana. Sustapen batzordeari ere eskertu nahi diot gaurko (2016-02-12) jardunaldi hau antolatu izana eta, bereziki, zuen guztion aurrean, eskerrak eman nahi dizkiot nire familiari, Maiteri, Axierri eta Oihaneri, beraien laguntza eta babesik gabe gaur ez nintzelako hemen izango. Gaur ere, hemen dira, beste behin, babesa ematera etorrita. Eta, eskerrak ematen hasita, Elefanteari buruzko iruzkinak eta hausnarketak igorri dizkidaten euskaltzale ekintzaile eta aditu guztiei nire esker betea adierazi nahi diet, izan ere, beraien iruzkinek eta hausnarketek Elefanteari beste dimentsio bat eman diote. Beraien ekarpenik gabe, seguru asko, gaur ez ginen hemen izango.

2025(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Elefantea ikusi

Hizkuntza Planifikazioak, eraginkorra izateko, problema nagusia aurkitu behar du. Gurera etorriz, non daukagu jarria euskararen planifikazioaren iparrorratza? Euskalgintza lanbide dugunok ez ote gabiltza, han-hemenka, neurri handiagoan edo txikiagoan, geure barrutian, geure txokoan, buruz gain lan, denak emanda, eta, hala ere, iritsi ezinik? Zendu berri zaigun Joshua A. Fishman soziolinguista handiak ere halatsu esanda utzi digu: “Problema txikiez ardura zaitezke, problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta bakarrik zorriak ikustea, elefantea ikusi gabe” (1).

2023(e)ko abenduaren 3(a), igandea

Kate motzean

 

 

Kate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskaldunak, batez ere Administrazio Publikoan. Hamabost baino gehiago dira, azken hiru urteotan, Espainiako epaitegietatik Administrazio Publikoan euskararen zabalkundearen aurka plazaratutako sententziak. Gehienak udal-administrazioaren aurkakoak izan dira, herritarrengandik gertuen dagoen herri erakundearen aurkakoak, herritarrei harrera egiterakoan aurrez aurreko harremanean egin beharreko lehen hizkuntza euskara izatea ukatzeraino. Zer kalte egiten du egun on batek? 

2022(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

Justiziaren mailupean


Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken berrogei urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta, erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz, gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dio. Azken berrogei urteotan epaitegietatik, maiz, hegoak ebaki egin dizkiote txori izan nahi zuen euskarari.

2021(e)ko abenduaren 3(a), ostirala

Amaren Sua


Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira.

Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua.

2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Eta hortara goaz



Frisian kontatu dute, Leeuwadernen1, hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan bizi diren gazte irlandarrek hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko arrazoia bat eta bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko aukerak Dublin moduko hiri handietan dituztela. Baina Irlandako gazte horiek badute hizkuntzari dagokion bereizgarri bat. Irlanderaz gehien egiten den guneetan bizi dira, gaelera gehien hitz egiten den eremu geografikoetan, Gaeltacht izenekoetan. Gehienek gaelera dute etxeko hizkuntza. Baina hiriburuan nekez egin daiteke gaeleraz, Bilbon euskaraz nekez mintza daitekeen bezalaxe. Gazte horiek Dublin bezalako hiriburuetako lan aukerei heldu ahal izateko etxekoa duten hizkuntza bazterrean utzi beharrean dira. Landa eremuan lan egiteko aukera izango balute, bertan goxo egingo lukete, bertan geratuko lirateke eta gaeleraz egiten jarraituko lukete egunerokoan. Irlandako Gobernuak gero eta diru gutxiago bideratzen du landa eremua biziberritzeko. Horren ondorioz, landa eremuko komunitateak gainbehera bizi du gazteek bertatik alde egiten dutelako eta, gazteekin batera, hiztun komunitateak bizirik jarraitzeko aukera desegiten delako azukrea kafesnetan bezalaxe.

2019(e)ko urriaren 6(a), igandea

Zer izan behar du Euskaltzaindiak datozen urteetan, zein da haren egitekoa?



Etzi beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, gaur, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue, hemen:

2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

Perretxikoak ikusi


Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.

2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Euskararen misterioa

http://www.patxisaez.eus/2019/01/euskararen-misterioa.html


Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978). Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik.

2018(e)ko abenduaren 10(a), astelehena

Aittu euskaraz



«Aittu euskaraz» da Beasaingo Euskaraldiko batzordea osatzen dugun kide guztiok eman nahi dizuegun mezua.

Aittu etxekoekin, aittu etxekoena: Aittu euskaraz! Aittu lagunekin, aittu lagunena: Aittu euskaraz! Aittu irakasleekin eta aittu irakasleena, aittu ikaskideekin eta aittu ikaskideena, aittu eskolako lagunekin eta aittu eskolako lagunena: Aittu euskaraz! Aittu lanean, aittu lankideena eta aittu lankideekin: Aittu euskaraz!

Aittu mingainarekin eta aittu belarriarekin: Aittu euskaraz! Aittu ahobizi, aittu belarriprest: aittu euskaraz! Belarriprest, aittu, ahobizi, aittu: Aittu euskaraz! Aittu aho-belarrietatik: Aittu euskaraz!

Baina, batez ere, aittu gaitezen geure buruarekin eta aittu diezaiogun geure buruari. Aittu geure kolkorako eta aittu gure barne mintzoari: Aittu euskaraz! Aittu honekin, aittu horrekin, aittu harekin, aittu guztiekin: aittu euskaraz! Aittu hauena, aittu horiena, aittu haiena, aittu guztiena: Aittu euskaraz!

Eta ez, ez! ez erantzi txapa! Eraman txapa jantzita. Bihar ere, etzi ere, etzidamu ere, 15.ean eta 16.ean, 20.enean eta 80.ean ere, eraman txapa jantzita eta erabili txaparen indarra: Aittu euskaraz!

Beraz hauxe duzue gure mezua: jarraitu txapa jantzita, eta txaparen indarrarekin aittu euskaraz!

____________

Mezu hau Beasaingo plaza azpia bete jende 2018ko abenduaren hirugarrenean irakurri nuen, Euskararen Egunean, lehendabiziko Euskaraldiaren azken egunean, hamaikagarren egunaren ilunabarrean.


  • Artikulu honen PDF fitxategia eskuratu nahi baduzu, sakatu HEMEN.



2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Euskaraldiaren indarra


Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta handiago egiten ziren olatu haiek hondartzara heltzen eta lehertzen zirenean, bi aukera baino ez zizkiguten ematen apar bihurtu baino lehen. Edo besoak luze-luze eginda buruz aurrera jauzi egin olatu barrenera, edo geldirik geratu olatuaren indarrak eta aparrak harrapatu zain. Busti ala busti, beste aukerarik ez zegoen.

2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

Euskararen ezkutuko bilera

http://www.patxisaez.eus/2018/10/euskararen-ezkutuko-bilera.html

Euskararen historian bada bilera bat presaka, isilka eta ezkutuka egindakoa. Bilera horrek berebiziko garrantzia izan zuen euskararen batasuna azkartzeko eta akuilatzeko.

2018(e)ko irailaren 1(a), larunbata

Egiazko euskaldunak

http://www.patxisaez.eus/2018/09/egiazko-euskaldunak.html


«Neska eibartarra eta euskalduna, horrela aurkeztuko nuke nire burua. Aitari aita esaten diot eta amari ama, mugikorrean ere aita eta ama dauzkat jarrita. Sei neba-arreba gara eta gure artean euskaraz egiten dugu. Baina, oraindik ere, badira etorkin ikusten gaituztenak».

2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

Hizkuntzakeriaren piztijendea (V)


Haserretu egin dira Madrilen. Berde koloreko bihurtzerainoko haserreak hartu ditu Espainiako hiriburuko egunkari eta politikariak. Amorru bizian jarritako Hulk piztia erraldoi beldurgarriak egindako marru eta orroen parekoak zabaldu dituzte Madrildik munduko lau haizetara.

2018(e)ko apirilaren 9(a), astelehena

Hizkuntzakeriaren arrautza (IV)


http://www.patxisaez.eus/2018/04/hizkuntzakeriaren-arrautza-iv.html

Sail honetako laugarren artikulu honek, aurreko guztiek bezalaxe, gure artean oso zabalduta daukagun ideologia hiltzaile eta erasotzaile bat salatzeko nahia du: hizkuntzakeriaren ideologia. Ideologia hori hizkuntza hegemonikoa auzoko dituen hizkuntza txikiak baino hobea den uste okerrean oinarritzen da.

Hizkuntzakeriak jotako hizkuntzak hegaztien arteko kukuak bezala jokatzen du. Aurrena, auzoko txoriaren habian bere arrautza jartzen du, baita euskararen ikur bihurtutako txantxagorriaren habian ere, eta, ondoren, arrautza horretatik jaiotako kuku kumeak bezala jokatzen du: inguruan dituen arrautza guztiak habiatik bota eta akabatzen ditu, habian bera bakar-bakarrik geratzeko. Hain zuzen ere, hizkuntzakeriak euskararen habian horretarako jarri du elebitasunaren arrautza.

2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

Beharra da giltza

http://www.patxisaez.eus/2017/12/beharra-da-giltza.html
Laburpena:

Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.

Hitz gakoak: Hizkuntza, beharra, paradigma.


Resumen:

Lo que no es necesario desaparece. Así lo constató Darwin con su teoría de la selección natural. La fuerza vital del euskera es directamente proporcional a la necesidad socio-funcional que tienen sus hablantes de utilizarlo. El artículo propone un nuevo paradigma para la revitalización lingüística: El Paradigma del Carro. A tenor de ese paradigma, la fuerza tractora del carro de la lengua es la necesidad natural que tienen sus hablantes de utilizar esa lengua como instrumento de comunicación. Las lenguas que no generan dicha necesidad natural, como indicó Darwin, se encuentran en vías de extinción.

Palabras clave: Lengua, necesidad, paradigma.


Résumé:

Ce qui n'est pas nécessaire disparaît. C'est ce que constata Darwin avec sa théorie de la sélection naturelle. La force vitale de la langue basque est directement proportionnelle à la nécessité socio-fonctionnelle de son usage ressentie par les locuteurs. Cet article propose un nouveau paradigme pour la revitalisation linguistique: Le Paradigme du Chariot. Selon ce paradigme, la force motrice du chariot de la langue est la nécessité naturelle des locuteurs d'utiliser leur langue comme instrument de communication. Les langues qui ne génèrent pas cette nécessité naturelle, comme le dit Darwin, sont en voie d'extinction.

Mots-clés: Langue, nécessité, paradigme.



Summary:

What it is not necessary disappears. Darwin proved this statement with his theorem of natural selection. The vital force of the Basque language depends on the usage of this in the society. The article suggests a new paradigm for the linguistic revival: The Paradigm of the Cart. According to this paradigm, the force that moves the cart of the language is the natural need of communication. A language without that need, as Darwin predicted, are in the way of extinction.

Key words: Language, need, paradigm.


2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Ardatzean jartzeko garaia

http://www.patxisaez.eus/2017/12/ardatzean-jartzeko-garaia.html

Euskararen Herria kudeatzen duten hiru herri-erakundeek —Euskal Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak— non jarri behar dute hizkuntza politikaren ardatza?

2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena

Lingua Navarrorum eta hizkuntzakeria (III)


http://www.patxisaez.eus/2017/10/lingua-navarrorum-eta-hizkuntzakeria-iii.html

Hirugarren artikulu hau, aurreko biak bezalaxe, hizkuntzakeria izendatu dudan ideologiaren salaketa egiteko idatzi dut. Pentsaera suntsitzaile horren arabera, hizkuntza menderetzaileak hizkuntza menderatuak baino hobeak dira komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta gizarte horretako kideen garapenerako. Eta hobeak direlako, gailendu egin behar dira hizkuntza ahulagoen gainetik eta bizkarretik. Horixe da hizkuntzakeriaren katixima.

2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

Hizkuntzakeriaren jokoa (II)

http://www.patxisaez.eus/2017/06/hizkuntzakeriaren-jokoa-ii.html
Artikulu honekin eta  aitzin-gibelekoekin erakunde eta herritar asko kolonizatuta dituen ideologia baten salaketa egin gura dut, hizkuntzakeria izeneko ideologiarena. Ideologia horrek hizkuntza hegemonikoak hizkuntza txikiak baino hobeak direla sinestarazi nahi du. Eta hobeak direlako nagusitu egin behar dutela.

Espainiako eta Frantziako nazionalismoen hizkuntzakeriek euskararen herria erdalduna nahi dute, gaztelaniaren eta frantsesaren uztarpean gatibu. Eta, hizkuntzakeria horiek, menpekotasun egoera hori betikotzeko, euskara beren makila guztien zahagi bihurtuta daukate. Eta, euskara bezalaxe, Espainiako eta Frantziako lurraldeetako gainerako hizkuntzak ere bai. 

2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

Hizkuntzakeria (I)


http://www.patxisaez.eus/2017/04/hizkuntzakeria-i.html 

Artikulu honekin, eta ondorengoekin, gaur egun azpilanean, pipia egurrezko habean bezala, dabilen ideologia bat jarri nahi dut begi-bistan, hizkuntzakeriaren ideologia, Espainiako botere guneetan oso zabaldua dagoena. Pentsamolde hori ideia oker eta faltsu batean dago oinarrituta: gaztelania inguruan dituen hizkuntzak baino hobea dela komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta norberaren garapenerako. Eta hobea delako, nagusitu egin behar duela.

2017(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2017-03-01etik 2017-03-31ra

«Euskararen Txantxana» du izena hilabeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2017-03-01etik 2017-03-31ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.


2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea

Esperantza ertzetatik


Xabier Euzkitze.
Soldadutzatik etorri berritan -azken tontolapikoetako bat izan nintzen- Arabako Ikastolen Elkarteak lan zoragarri bat eskaini zidan. Hari esker, Arabako hainbat herritako ikastoletan bertsolaritza irakasten aritu nintzen: Legutio, Gasteizko bi, Kanpezu, Agurain, Lapuebla Labarka, Bastida, Lantziego eta Oion. Askoren begietan lur arrotzak ziren euskararentzat. Arabako Errioxan bereziki, aldeko sentsibilitatea zeukatenek ere ez zuten euskararik mintzo. Aitzindari batzuek ereindako haziari esker, gaur egungo ikasle askok eta askok guraso euskaldunak dituzte. Duela pare bat hilabete izan nintzen bertan, pilota emankizun baten karietara. Beste hainbat haurren artean -ia denak euskaraz ari ziren- hiruzpalau urteko neskatxa bat ari zen pilotan, zaharragoetatik bereiz. Ni begira ikusi ninduenean, “¿juegas?” galdetu zidan. “Noski, baina nik euskaraz badakit, e”! erantzun nion. Neskatikoaren epaiak zur eta lur utzi ninduen: “A, bai? Eske zaharra zara!”. Alegia, Lantziegoko errealitatean zaharrak erdararekin eta gazteak euskararekin lotzen dituzte.

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Euskararen bizi puskak




Gaur egun, euskarak dituen hiztun gehienen pentsamendua eta unibertso sinbolikoa erdaratik eraikita dago. Euskarak dituen hiztunetatik %80 berbadun berriak dira, erdara dute etxeko hizkuntza eta, nagusiki, erdararen zimentarrian egina dute lehen sozializazioa. Erdal zoruaren gainean eraiki dute beraien euskalduntasuna. Hortik arrisku handia datorkigu, izan ere, erdal ikusmoldetik eta baloreetatik ezin daiteke euskararen etxerik eraiki. Hortik konpondu beharreko itogin handiak ditugu berritu nahi dugun aitaren etxearen teilapean.

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

«Euskararen Txantxana» 2017-02-01etik 2017-02-28ra

«Euskararen Txantxana» du izena hilabeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2017-02-01etik 2017-02-28ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.


2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

«Euskararen Txantxana» 2017-01-01etik 2017-01-31ra

«Euskararen Txantxana» du izena hilabeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2017-01-01etik 2017-01-31ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.



2017(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

Euskarak Bilbo behar du



Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria. Euskaldunez osatutako gizartean euskarak bigarren mailako hizkuntza izateari utzi nahi badio, hiriburuak irabazi beharrean da, nahitaez. Euskal Herrian bizi diren hiru milioi biztanletatik milioi bat pasatxo hiriburuetan bizi da: lau euskaldunetatik bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi da. Hiriburuak aisialdirako, erosketak egiteko eta, oro har, kontsumorako erdigune eta elkargune dira Euskal Herriko herritar guzti-guztientzat, hiriburuetan bizi direnentzat eta baita bizi ez direnentzat ere.

2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Duela hogeita bost urte euskara plana abiatzetik, erabat euskaraz lan egitera

 
Ezkerretik hasita, Jose Luis Elkoro, Anaje Narbaiza eta Andoni Sagarna.

Antzuolako Elay enpresan erabaki garrantzitsua hartu zuten orain hogeita bost urte, langileen asanbladak majo babestuta: euskaraz lan egingo dugu. Bidea ez da samurra izan, baina asmatu dute pausoak egoki ematen eta badira hiru urte eta erdi euskara planik ez dutela. Ez dute behar, erabat euskaraz lan egiten dutelako.

2016(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

«Euskararen Txantxana» 2016-12-01etik 2016-12-31ra

«Euskararen Txantxana» du izena hilabeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-12-01etik 2016-12-31ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.





2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Euskarari ateak zabaldu behar zaizkio lan-munduan

Elkarrizketa eta argazkia: Ugaitz Agirre.

2015eko urrian argitaratu zuen Elefantea ikusi artikulua Patxi Saezek (Beasain, 1964), soziolinguistak. Bertan, euskararen eta euskalgintzaren ajeei buruz hitz egiten zuen, argudiatuz itsututa jarraitzen zuela nolabait arazo txikietan, hau da, zorrietan; eta aldiz, arazo nagusiak, elefanteak, ez dituela identifikatu.


2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Euskara Irabazteko Bidean




Euskarak aldaketa soziala lortzeko bizi duen une historikoaren nondik norakoak jaso ditu 2016ko Durangoko Azokan aurkeztu den Euskara Irabazteko Bidean liburuak.

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Berezko hiztunak



Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

«Euskararen Txantxana» 2016-11-01etik 2016-11-30era

«Euskararen Txantxana» du izena hilabeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-11-01etik 2016-11-30era Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.




2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

Euskararen zubigileak

Argazkia: ANDONI CANELLADA / ARP.

Berriki EGA azterketa (C1) egitera joandako ikasleen artean fortunatu naiz. Azterlekuaren atarian EGA azterketa egin zain zeudela, gehientsuenak, nire ingurumarian nituenak bai behintzat, elkarren artean gaztelaniaz ari ziren jo eta su. Azterketa egitera zetorren gazte batek ere horrela galdetu zion nire alboan zegoen mutil bati: «¿Es aquí donde se hace el examen de euskera?» eta egindako galderari erantzuteko, zalantza izan zuen mutilak erdaraz edo euskaraz ihardetsi, baina, azkenean, euskaraz erantzun zion, baietz, han zela.

2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2016-10-01etik 2016-10-31ra

«Euskararen Txantxana» du izena hilabeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-10-01etik 2016-10-31ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.


2016(e)ko urriaren 29(a), larunbata

XXI. mendeko euskararen paradigma berria

Joseba Alvarez Forcada.

Duela lau urte, Bulebarreko Herri Harresiaren erdian, egoera politiko berriari nolako erantzuna eman behar genion hausnartzen hasi ginen, bai edukien aldetik, baita formen aldetik ere. Urtebete beranduago I. Libre Topaketak antolatu genituen Bulebarrean bertan eta Lurralde Askea komunitate desobedientea sortzera eramango gintuen prozesuari hasiera eman genion. Eta horretan aritu gara azken bi urteotan.

2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

Hizkuntzak egiten gaitu


http://www.patxisaez.eus/2016/10/hizkuntzak-egiten-gaitu.html

Kataluniako Carme Junyent hizkuntzalariak Berria egunkarian esandakoak ni ere hausnarrean jarri nau: “Duela urte batzuk gertatu zen. Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. «Bai, noski!», erantzun zigun. «Katalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza»”.

2016(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2016-06-20tik 2016-06-26ra

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-06-20tik 2016-06-26ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.

2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Euskararen herria

Mikel Irizar Intxausti



















«Euskararen Txantxana» 2016-06-13tik 2016-06-19ra

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-06-13tik 2016-06-19ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.

2016(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2016-05-30etik 2016-06-12ra

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-05-30etik 2016-06-12ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.


2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2016-05-23tik 2016-05-29ra

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-05-23tik 2016-05-29ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu.
http://www.patxisaez.eus/2016/05/euskararen-txantxana-2016-05-23tik-2016.html

2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2016-05-16tik 2016-05-22ra

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-05-16tik 2016-05-22ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu):

http://www.patxisaez.eus/2016/05/euskararen-txantxana-2016-05-16tik-2016.html

2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

«Euskararen Txantxana» 2016-05-09tik 2016-05-15era

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-05-09tik 2016-05-15era Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu):

http://www.patxisaez.eus/2016/05/euskararen-txantxana-2016-05-09tik-2016.html

2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

«Euskararen Txantxana» 2016-05-02tik 2016-05-08ra

«Euskararen Txantxana» du izena astebeteko tartean euskarari buruzko berri nabarmenen bilduma egiten duen albistegi digitalak. «Euskararen Txantxana» albistegian @PatxiSaez-ek Twitter harreman sarean euskarari buruz argitaratutako berriak aurkituko dituzu.

Hona hemen 2016-05-02tik 2016-05-08ra Twitter harreman saretik jasotako «Euskararen Txantxana» (albistearen muinera joateko, albistearen barneko lotura urdinean sakatu):

2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

Hizkuntz eskubideak lanbide heziketan

2014-15 ikasturteko datuen arabera autonomia erkidegoan 34.552 ikasle egon dira lanbide heziketako zikloetan matrikulatuta, horietariko % 70etik gorako proportzioan gaztelaniaz egin dute. Eta bitxia iruditzen zaigu derrigorrezko hezkuntzarekiko konparaketa, derrigorrezkoan alderantzizko proportzioa topatzen baitugu, ikasleen % 70 baino gehiagok D ereduan ikasten dute. Beraz, Hizkuntz Eskubideen behatokiak agerian utzi duen moduan, derrigorrezko eskolaldia D ereduan egin duten ikasleek lanbide heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko aukera murritza da, oso.

http://www.patxisaez.eus/2016/05/hizkuntz-eskubideak-lanbide-heziketan.html