Frisian
kontatu
dute, Leeuwadernen1, hizkuntza
gutxituen
gaineko
nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan bizi diren gazte
irlandarrek
hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko arrazoia bat eta
bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko aukerak Dublin moduko
hiri handietan dituztela. Baina Irlandako gazte horiek badute
hizkuntzari dagokion bereizgarri bat. Irlanderaz gehien egiten den
guneetan bizi dira, gaelera gehien hitz egiten den eremu
geografikoetan, Gaeltacht izenekoetan. Gehienek gaelera dute etxeko
hizkuntza. Baina hiriburuan nekez egin daiteke gaeleraz, Bilbon
euskaraz nekez mintza daitekeen bezalaxe. Gazte horiek Dublin
bezalako hiriburuetako
lan aukerei heldu ahal izateko etxekoa duten hizkuntza bazterrean
utzi beharrean dira. Landa eremuan lan egiteko aukera izango balute,
bertan goxo egingo lukete, bertan geratuko lirateke eta gaeleraz
egiten jarraituko lukete egunerokoan. Irlandako Gobernuak gero eta
diru gutxiago bideratzen du landa eremua biziberritzeko. Horren
ondorioz, landa eremuko komunitateak gainbehera bizi du gazteek
bertatik alde egiten dutelako eta, gazteekin batera, hiztun
komunitateak bizirik jarraitzeko aukera desegiten delako azukrea
kafesnetan bezalaxe.
Ipar
Euskal Herriko gazteekin gertatzen ari dena ez dago Irlandako egoera
horretatik oso urruti. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gazte
euskaldunak
—etxetik euskaldun direnak
eta asko baxoa arteko ikasketak euskaraz egindakoak ere badirenak—
ikasketak bukatutakoan, bereziki unibertsitateko ikasketak
amaitutakoan, maiz
askotan,
etxe
ondoan
ikasketa horiekin uztartzen
den lanik
aurkitu ezinik ibiltzen dira,
Ipar Euskal Herriko egitura ekonomikoa oso mugatua delako.
Frantziako Euskal Herri kontinentalean, Espainiako Euskal Herri penintsularrean ez bezala, pisu handia du laborantzak. Horretan Irlandako Gaeltacht eremuetako egoerarekin badu antzik Ipar Euskal Herrikoak. Laborantzan diharduten langile aktiboen proportzioa % 6,7koa da Euskal Herri kontinentalean, 4.500 etxalde eta 9.000 laborarirekin. Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri txiki askotan erdiak baino gehiago dira laborantzan diharduten herritarrak. Euskal Herri penintsularrean, aldiz, % 1 baino gutxiago dira Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzan diharduten langile aktiboak eta % 3 inguru Nafarroan dihardutenak.
Frantziako Euskal Herri kontinentaleko gazteak frantsesez egindako unibertsitate ikasketak amaitzen dituztenean, lan aukeren bila, ez dira Espainiako Euskal Herri penintsularrera begira jartzen, Cervantesen hizkuntzan antolatua dagoen lan munduak uxatzen eta aienatzen dituelako. Gazte euskaldun horiek, jaiotetxetik urrun, lan aukeren bila, Frantziako hiri nagusietara ez ezik, nagusietan nagusi den hirira, Paris aldera ere joatera behartuak dira. Kimu berri horiek, hogeitaka urterekin, bizitza proiektua eraiki behar duten urte erabakigarri horietan, Euskal Herritik aldendu beharrean gertatzen dira. Eta hortik aurrerakoa asmatzea ez da zaila: lanean hasten diren hirian, bikotekide izango dutena ezagutuko dute eta lanaren eta maitasunaren arteko lotura horrek etxetik urruti dagoen hiri horretara lotuko ditu, eta sarritan, ondoren etorriko diren seme-alaben medioz, bizitza osorako. Horrela, bizitza proiektua Euskal Herrian eraiki ezin duten gazte euskaldun horiek galdu egiten ditugu euskararen herrigintzarako.

Garai batean etxean asebetetzen ziren gizakiaren beharrik funtsezkoenak. Etxe berean bizi eta egiten zen lan, etxea baitzen bizitoki eta lantoki. Garai bateko baserri-etxeetan asetzen zuen gizakiak, bizidun den aldetik, elikatzeko duen beharrik funtsezkoena. Sortzetiko behar hori asebetetzeko bidea da, atzokoa bezalaxe, gaur egungo beharra edo lana; eta, izanari estu-estu lotutako izena du gure euskaran: bizibidea. Garai batean lana bizitokiari edo etxeari lotuta zegoen; gaur, aldiz, ez. Gaur egun, bizitokia dago lanari lotuta: non bizibidea han, hiri hartan, toki hartan, izaten da bizitokia. Garai bateko baserri-etxeak euskararen gordailu eta pizgailu ziren, gaur egungo hiriak itzalgailu.
Euskaren
hiztun
komunitate
sendoa eraikitzeko bide bakarra dago:
bizitokia eta bizibidea etxean, Euskal Herrian
izatea.
Gure
gazteak Euskal
Herrian nahi baditugu, lan eta bizi bertan egin behar dute. Bide
horretatik, Euskal
Herri penintsularreko lan mundua euskaldunduko bagenu eta bertako
enpresetako
kudeaketa euskaraz egitera
iritsiko bagina,
gure Euskal Herri kontinentaleko gazteak ez lirateke Parisera begira
jarriko. Aukera izango lukete Euskal
Herri penintsularrean lan egiteko eta Euskal Herri kontinentalean
bizitzeko.
Etxekotuta
ditugun bi erdarek bi Euskal Herriak elkarrengandik aldentzen dituzte,
askotan bizkarra emanda jarri arte. Elkarri begira jarri nahi
baditugu, lotzen gaituen euskararen hari mehea derrigorrean
indartu
beharrean gara, hori
nahitaezko
dugu.
Arlo
sozioekonomikoak
euskararen biziberritzean duen garrantzia aztertu du Euskaltzaindiak
Bilboko Merkataritza Ganberan egin berri duen 24. Jagon Jardunaldian.
Bertan elkartutako eragile guztiek lan arloa euskalduntzearen
giltzarritasuna hezkuntza arloa euskalduntzearekin
parekatu
dute. Hezkuntza eta lana elkarren osagarri dira. Euskaldunez
osatutako gizartean euskaraz bizi nahi badugu, nahitaezkoa
dugu laneko arlo guztietan euskara nagusitzea. Hori aho batezko
aldarria izan da Euskaltzaindiaren Jagon
Jardunaldian.
Eusko Jaurlaritzak, Euskal
Herriko instituzioetako hizkuntza politikaren abangoardiatik,
euskararen
aurrerabiderako egitasmo sendoak iragarri ditu lan arloan. Gipuzkoako
Foru Aldundiak ere arlo sozioekonomikoan eragitea jarri du lau urteko
agintaldiaren jomuga nagusi.
Euskadiko
Udalen Elkarteak, Arabako,
Bizkaiko
eta Gipuzkoako hiru
foru
aldundiek eta hiru
hiriburuek,
Eusko Jaurlaritzarekin eta
UEMArekin
batera, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunerako
elkarrekin
paratu
duten
adierazpen
instituzionalak
horrela dio:
«Ugari
dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien
artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia,
lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen
eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita. Arlo
sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten
ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai
baitakigu ez dela hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta
kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik».
Elefantea
ikusgarri bihurtu dugu. Oskorriren
kantak dioen bezala:
Euskal
Herrian euskaraz, nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz,
eta hortara goaz.
(PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea).
Hausnarketa hau ondorengo hedabideek ere argitaratu dute:
- Puntua: Eta hortara goaz.
- Hirutxuloko Hitza: Eta hortara goaz.
- Enbata: Eta hortara goaz.
- Berria: Eta hortara goaz.
- Gara: Eta hortara goaz.
- El Diario Vasco: Eta hortara goaz.
- El Correo: Eta hortara goaz.
- Zuzeu: Eta hortara goaz.
- Sustatu: Eta hortara goaz.
- Elinberri: Eta hortara goaz.
- Noticias de Gipuzkoa: Eta hortara goaz.
- Noticias de Navarra: Eta hortara goaz.
- Bizkaie: Eta hortara goaz.
- Goierriko Hitza: Eta hortara goaz.
- Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza: Eta hortara goaz.
- Deia: Eta hortara goaz.
- Noticias de Alava: Eta hortara goaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina