![]() | |
Mikel Irizar Intxausti. |
Aspaldi gabiltza euskalgintzan egungo egoerarentzat izen argi baten bila. Erabili ditugu apalaldia, bidegurutzea, ziklo amaiera, ziurgabetasuna… Hitz egin dugu elefanteaz eta paradigmaz. Esan dugu prozesuak goia jo duela, golde aroan gaudela, berrikusi eta berrikasi beharrean….
Iñaki Marko soziolinguistika zorrotzaren lan dokumentu batean aurkitu dut ondoko puska:
“Egun,
euskalgintzaren eta euskara biziberritzearen jardunean krisi aktiboa
dei genezakeen unea bizitzen ari gara. Eragileen artean berritu
beharraren diskurtsoa zabaltzen ari da indarrez, ziklo bat amaitu eta
berriari ekitearen beharraz hitz egiten da. Norabide horretan,
iniziatiba ugari agertzen ari da, eragileen ekimenetan, gizarte
erakundeetan, maila instituzionalean edota, neurri batean, arlo
politikoan”.
Nik behintzat, eta Iñakik baimena ematen badit, izen hori erabiliko dut aurrerantzean.
- Estreinakoz Piperrautsa blogean argitaratua 2016-03-04an.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina