2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Euskararen Paradigma Berria


Patxi Huarte Larraburu Zaldi Eroa marrazkilari eta komikigileak Berria egunkarian Euskaltzaindiak antolatutako "Euskara Biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldian Patxi Saezek aurkeztutako Euskararen Paradigma Berriari buruzko umorezko zinta egin eta argitaratu du 2016-02-18an.

Patxi Huartek Iratiko basoko Boli dorrean Mitxelena XVI.a, hizkuntzalarien artean maisuen maisu den gorentasuna, hizketan jarri du bere laguntzaile eta ikaslearekin, Euskararen Paradigma Berria gai hartuta.

Mitxelena XVI.a euskararen talibana da, eta Yoda bere ikaslea du. Biak Iratiko Boli dorrean bizi dira eta gertu daude beraien bizitza euskararen alde emateko.



TITO TITO Lukrezio Caro poeta eta filosofo erromatarrak ez zuen sekula santan pentsatuko Nafarroako Erriberako Faltzes herriko irudigile baten eskutik bestelako bidea hartuko zuenik bere obra batek, De Rerum Natura-k, hain zuzen. Gauzen izaeraz idatzi zuen Lukreziok Kristo jaio baino ia mende bat aurretik, poema didaktiko luze bat onduz (sei liburu egin zituen), eta Zizeroni esker ezagutzen dugu, poeta hil eta berehala bildu eta argitaratu zituelako eskuizkribuak.

Zaldi Eroak (Faltzes, 1966), Euskal Herrian gertatzen den egunerokotasunari umorez betetako argazkiak ateratzen dizkio egunero-egunero Berria egunkarian argitaratzen dituen zinten bidez.



iruzkinik ez: