tag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post6287006273892151905..comments2022-12-03T18:50:05.722+01:00Comments on Patxi Saez: Ardatzean jartzeko garaiaPatxi Saez Belokihttp://www.blogger.com/profile/12370914441845757023noreply@blogger.comBlogger9125tag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-9151048887948720202017-12-12T17:01:38.576+01:002017-12-12T17:01:38.576+01:00Guztiz ados. Ea aurrerantzean ikusten ditugun bi t...Guztiz ados. Ea aurrerantzean ikusten ditugun bi terminoak elkarren ondoan. Gazteek EAE (Euskadi?), Nafarroa eta Ipar Euskal Herria gero eta bereiziago ikusten duten garaiotan
funtsezkoa da euskalgintzatik batasun hori azalaraztea.Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-10755786460994179722017-12-12T10:13:07.755+01:002017-12-12T10:13:07.755+01:00Egun on, Pedro:
Zalantzarik gabe hizkuntza natura...Egun on, Pedro:

Zalantzarik gabe hizkuntza natural guztiek behar dute lurralde bat baina, era berean, hiztun herri bat ere bai, bestela, esperantoa bezalakoxeak lirateke. Esperatoa bigarren hizkuntza izateko sortua izan zen, horregatik ez du lurralde jakinik. Nire ustez lurraldea eta hiztun herria ez dira elkarren etsai, elkarren osagarri baizik, Euskal Herria eta euskararen herria diren bezalaxe.Patxi Saez Belokihttps://www.blogger.com/profile/12370914441845757023noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-2017143486990873952017-12-12T09:41:26.117+01:002017-12-12T09:41:26.117+01:00Egun on Patxi,
lehenengo galdera dela eta, ados, ...Egun on Patxi,

lehenengo galdera dela eta, ados, beti geratzen da arrastoren bat.Bigarrenari dagokionez,
ez dut batere argi ikusten Euskal Herria baztertzearena. Orain arte soziolinguistika esparruan horixe izan da erabili den terminoa hiztunak eta hiztunek halabeharrez behar duten lurraldea izendatzeko. Esan barik doa terminoak munduko hamaika bazterretan bizi diren euskaldunak ere hartzen dituela bere baitan. Beraz, zergatik ez eutsi? Nire ustez lurraldearen eta nazioaren oinarria onuragarria da euskararen biziberritzerako. Egin duzun hautuan, ordea, horiek gainditzeko asmoa ea ete dagoen begitandu zait...

Tira bada, hauexek dira nire gaurko kezkak

Ondo izan

p
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-66244408209719302742017-12-08T18:08:39.477+01:002017-12-08T18:08:39.477+01:00Bai erabat ados: euskarak bizirauteko, behar du “f...Bai erabat ados: euskarak bizirauteko, behar du “familiaz gain, lana eta lagunartea ziren gizakiaren oinarri sozialik funtsezkoenak” beretu eta herrikotu eta ahal den neurrian gizatiartu ere.

Bainan, programa itzela da! eta betiko galdera da: nola egin?

Izan ere, gaur hiruak, familia, lana, lagun artea alegia, daude estatuen eta mundu deologia totalitarioen eragin itogarriaren pean.

Indar erraldoi horien kontra zer kontrajarri zapalduak gaudeno? nola jokatu erresiztentzia antolatzeko eta indarrak metatzen berriz hasteko?

Kapaz izanen ote gara Herri osoaren mailan “Conseil National de Resistance” bezalako zerbait eraikitzea frantsesek egin zuten bezala erresiztentziaren hasieran? eta obeditzea? eskuin-esker zatiketaren gainetik bainan beti gure kontzientziak baimentzen dizkigun limetetan araiz.

Alta, horrela jokatu gabe ez dut ikusten den mendreneko etorkizunik euskararentzat: Iparraldean bederen.

Beñat Castorenenoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-21674080617508858452017-12-08T01:56:19.074+01:002017-12-08T01:56:19.074+01:00Euskaldunok komunitate nazional (eta ez soilik lin...Euskaldunok komunitate nazional (eta ez soilik linguistiko) minorizatua gara eta gure herria asmilatu egin nahi gaituzten bi estatu inperialisten menpe dago. Hortaz haien menpeko erakundeen kudeaketa gaindituz botere politikoa gure gain hartzeko urratsa ezinbesteko dugu. Baina botere hartze hortarako beharrezko indarra nekez lortuko dugu herri-nazio gisa indartu ordez ahultzen bagoaz.

Zentzu hortan artikulua oso interesgarria da. Azken urteetan eskola eta euskaltegietan jende askok ikasi du euskara, baina horietako askok euskara ikasi du guk ingelesa edo alemaniera ikasiko bagenu bezalatsu, hau da, nazio atxikimendurik gabe. Eta herri-nazio atxikimendu hori funtsezkoa da euskalduntasunarentzat.

Baina gainera urte luzez euskaldun herria ugaritzeko lerro bakartzat erdaldunak euskaradun bilakatzeko ahalegina izan da eta erabat gutxietsi da familia-trasmisioaren garrantzia. Bi modu besterik ez daude euskaldunok gehiago izan gaitezen. Bata, erdaldunak euskalduntzen saiatzea, oso garrantzitsua zalantzarik gabe. Eta bestea, guk geuk euskaldunak sortzea. Alegia umeak egitea eta ume horiek gure hizkuntza eta kulturan hazitzea. Eta hau lehena bezain garrantzitsua da gutxienez.Nola?noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-13175232644567973012017-12-08T01:08:26.914+01:002017-12-08T01:08:26.914+01:00Kaixo, Beñat:
Ongi diozun bezala mendeetan barna ...Kaixo, Beñat:

Ongi diozun bezala mendeetan barna baserria izan zen familia, lan esparrua eta lagunartea ere bai, batik bat, XVI. eta XVII. mendeetan baserriak adina dolare eraiki zirenean. Garai hartan ia baserri guztiek zuten sagar patsa estutzeko dolare bana eta dolarearen azpiko upategian elkartzen ziren garai hartako laborariak lagunarteko giroan sagardoa ziritik edatera, mokadu bat jatera eta kantuan eta bertsotan aritzera. Orduan ere, gaur egun bezalaxe, familiaz gain, lana eta lagunartea ziren gizakiaren oinarri sozialik funtsezkoenak. Baina, hori bai, gaur egun ez bezala, euskararenak ziren ehuneko ehunean esparru horiek guztiak. Horregatik, euskara aurrerabidean jarri nahi badugu, nahitaezkoa dugu esparru horiek euskararentzat berreskuratzea.Patxi Saez Belokihttps://www.blogger.com/profile/12370914441845757023noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-79001429315991870032017-12-08T00:21:40.654+01:002017-12-08T00:21:40.654+01:00Hobeki ulertzen dugu nola gure euskarak iraun ahal...Hobeki ulertzen dugu nola gure euskarak iraun ahal izan zuen mendeetan barna baserrietan eta auzoetan.

Izan ere, baserria zen familia, lan esparrua eta lagun artea ere bai, hein batean. Baserria zen hau guzia dena batera.

Berdin hobeki ulertzen da euskararen derrota Iparraldean: baserri gehienak desagertu zirenean, lantegiak euskaldunen artean bertan sortu beharrean, joan ginen lerroka lan bila hiri arrotzetara.

Beñat CastoreneBeñat Castorenenoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-13047504058820548692017-12-07T17:44:07.775+01:002017-12-07T17:44:07.775+01:00Aupa, Pedro:
Lehenik eta behin bene-benetan esker...Aupa, Pedro:

Lehenik eta behin bene-benetan eskertu egin nahi dizut artikulua irakurri izana: Mila esker!

Egia da badirela, ez erabiltzearen poderioz, ama-hizkuntza komunikaziorako ezgauza bihurtu zaien hiztun asko. Baina, hondoratzen diren itsasontzietan bezala, naufragioetan bezala, lehenego hizkuntza horren arrastoak beti aurkitzen dira hiztun horiengan: txikitan amak kantatutako abestiak, bizipenei lotutako esaldi esanguratsuak, hitzak... Beti daude lehen hizkuntza horren arrastoak.

Euskararen Herria terminoa, berriz, ez dut lurraldetasunarekin lotzen, hiztunekin baizik. Izan ere, Euskal Herritik kapo baditugu makina bat euskaldun munduan barreiatuta.

Izan uros!

Patxi Patxi Saez Belokihttps://www.blogger.com/profile/12370914441845757023noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6532712791688819686.post-15180866464321365792017-12-07T09:24:14.808+01:002017-12-07T09:24:14.808+01:00Egun on Patxi,
beste askotan legez, artikulu inte...Egun on Patxi,

beste askotan legez, artikulu interesgarria ekarri diguzu oraingoan ere. Irakurtaldiak bi galdera eragin dizkit:
1. Zergatik diozu ama-hizkuntza(k) ez dela inoiz ahazten? Gurean bertan adibide ugari daude...
2. Zergatik erabiltzen dituzu Euskararen eremu osoa eta Euskararen herria terminoak Euskal Herriaren ordez?

Eskerrik asko eta ondo-ondo segi

pedropedronoreply@blogger.com